Amaia del Campo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Amaia del Campo

Barakaldoko alkatea

2015eko ekainaren 13a -
Alfonso García Alonso

Barakaldoko zinegotzi

1995 -
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAmaia del Campo Berasategi
JaiotzaBarakaldo1966ko martxoaren 8a (58 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaDeustuko Unibertsitatea lizentzia : zuzenbide
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta prokuradorea
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Eusko Alderdi Jeltzalea

Facebook: 1590509731203726 Twitter: amaiadelcampo Instagram: amaiadelcampoberasategi LinkedIn: amaiadelcampo Edit the value on Wikidata

Amaia del Campo Berasategi (Barakaldo, Bizkaia, 1966ko martxoaren 8a) prokuradorea, Euzko Alderdi Jeltzaleko politikaria eta, 2015eko ekainaren 13tik, Barakaldoko elizateko lehen emakume alkatea da. Zuzenbide lizentziaduna Deustuko Unibertsitatean, Barakaldoko Auzitegietako prokuradore bezala aritu da. Halaber, 2008tik 2010era CEDEMIko (Ezkerraldeko Enpresen Garapen Zentroa) zuzendari kudeatzailea izan da. Arlo politikoan, oposizioaren liderra izan da, 2015. urtean hiriko alkate izendatu arte.[1]

EAJren hautagaitzako buru izan zen 2015eko maiatzaren 24an ospatutako udal-hauteskundeetarako. Hauteskunde hauen irabazlea alderdi jeltzalea izan zen, gobernu sozialistako 32 urteren ondoren. Horrela, Barakaldoko lehen emakume alkatea, eta bere alderdiko bigarrena -Josu Sagastagoitia eta gero (1979-1983)- izateko zilegitasuna irabazten du. 2015eko ekainaren 13an, larunbata, osoko udal bilkuran alkate andrea izendatu zuten, kargua uzten zuen Alfonso García alkate sozialistaren ordez.[2][3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]