Ekainaren 13
Wikipedia(e)tik
| << | Ekaina | >> | ||||
| Al | As | Az | Og | Or | Lr | Ig |
| 1 | 2 | |||||
| 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 |
| 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 |
| 17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 |
| 24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 |
| 2013 | ||||||
Ekainaren 13a gregoriotar egutegiaren urteko ehun eta hirurogeita laugarren eguna da, 165garrena bisurteetan. 201 egun falta dira urtea amaitzeko.
Eduki-taula |
Gertaerak [aldatu]
Euskal Herria [aldatu]
- 1841 - Izura eta Azme herriak batu egin ziren Izura-Azme udalerria osatzeko.
- 1977 - ETA politiko-militarreko kide Josu Basañez Jauregi hil zen Barakaldon, polizia baten autoari jartzen ari zitzaion bonba lehertu baitzitzaion.
- 1979 - ETAk jarritako bonba batek Angel Baños Espada Lemoizeko zentral nuklearreko langilea hil zuen.
- 2007 - Helikoptero bat erori zen Oñatin, eta han zihoazen bi bidaiariak hil ziren.
- 2008 - Labrazak (Araba) Hiri Harresidunen Nazioarteko Bilguneak ematen duen saria lortu zuen.
Mundua [aldatu]
- 1985 - Hegoafrikan arraza ezberdinen arteko ezkontzak eta harreman sexualak zigorgabetu ziren
- 1991 - Leningrado hiriak antzinako izena berreskuratu zuen: San Petersburgo
- 2005 - Michael Jackson aske utzi zuten kargurik gabe.
- 2008 - Lisboako Itunari ezetza eman zioten Irlandako Errepublikann erreferendum bidez.
Arte eta kultura [aldatu]
- 2007 - Barricada musika taldeak milioi bat kopia saldu zituztela ziurtatzen duen diamantezko disko saria jaso zuen.
- 2008 - Labrazak (Araba) Hiri Harresidunen Nazioarteko Bilguneak ematen duen saria lortu zuen.
Zientzia eta teknologia [aldatu]
- 1983 - Pioneer 10 ontzia eguzki-sistematik irteten den gizakiak eginiko lehen gauza izan zen.
Kirolak [aldatu]
Euskal Herria [aldatu]
- 2010 - Realak Celta de Vigori 2-0 irabazi eta lehen mailara igo zen 3 urtez bigarren mailan egon ondoren.
Mundua [aldatu]
- 2011 - Dallas Mavericks taldeak lehen aldiz NBAko finala irabazi eta Dirk Nowitzki jokalari onena izendatu zuten.
Jaiotzak [aldatu]
Euskal Herria [aldatu]
- 1901 - Manuel Mari Apalategi euskal idazlea.
Mundua [aldatu]
- 1865 - William Butler Yeats poeta eta antzerkigile irlandarra, 1923ko Literaturako Nobel Saria. (h. 1939)
- 1874 - Leopoldo Lugones poeta eta idazle argentinarra. (h. 1938)
- 1888 - Fernando Pessoa poeta portugaldarra. (h. 1935)
- 1946 - Montserrat Roig i Fransitorra idazle kataluniarra.
- 1951 - Stellan Skarsgård suediar aktorea.
- 1963 - Alaska, mexikar-espainiar abeslaria eta aktorea.
- 1968 - David Gray kantautore britainiarra.
- 1974 - Steve-O Estatu Batuetako telebistako pertsonaia.
- 1980 - Juan Carlos Navarro saskibaloi-jokalari espainiarra.
- 1981 - Chris Evans aktore estatu batuarra.
- 1986 - Mary-Kate eta Ashley Olsen aktore estatu batuarrak.
Heriotzak [aldatu]
Euskal Herria [aldatu]
- 1984 - Iñaki Begiristain euskal idazlea. (j. 1922)
Mundua [aldatu]
- 1881 - Josef Skoda fisikari txekiarra. (j. 1805)
- 1901 - Leopoldo Alas idazle espainiarra. (j. 1852)
- 1948 - Osamu Dazai idazle japoniarra. (j. 1909)
- 1993 - Deke Slayton astronauta estatu batuarra. (j. 1924)
- 1998 - Lucio Costa, arkitekto eta hirigile Brasildarra (j.1902).
- 2005 - Álvaro Cunhal politikari eta abokatu komunista portugaldarra. (j. 1913)
- 2005 - Jesús Moncada idazle kataluniarra. (j. 1941)
- 2006 - Charles Haughey politikari irlandarra. (j. 1925)
Jaiak eta urteurrenak [aldatu]
Jaieguna ospatzen da ondoko herrietan:
- Bizkaian: Abadiño, Portugalete (Buenavista), Errigoiti, Abanto-Zierbena (Gallarta), Igorre, Sukarrieta, Zeberio
- Gipuzkoan: Deba, Errezil, Ataun,Oiartzun
- Lapurdin: Arrangoitze
- Nafarroan: Etxauri
- Zuberoan: Ligi-Atherei
| Urteko hilak | ||
|---|---|---|
|
Urtarrila • Otsaila • Martxoa • Apirila • Maiatza • Ekaina • Uztaila • Abuztua • Iraila • Urria • Azaroa • Abendua |
||