Amanita

Wikipedia, Entziklopedia askea
Amanita
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaAmanitaceae
Generoa Amanita
Pers. (1794)

Amanita onddo basidiomizeten generoa da, agarikaleen ordenakoa.

Badira mota batzuk guztiz pozoitsuak, eta jateko onak diren gutxi batzuk ere bai. Jatekoak diren moten artean Amanita caesarea dago, oso zapore ona duena; txapela laranja kolorekoa edo gorrixka du, azpialdean xaflatxoak, eta oina horia, zenbaitetan Amanita muscaria pozoitsuaren antzekoa izan daitekeena. Pozoitsuak, ordea, xaflatxo zuriak izaten ditu txapelean itsatsita, onddoa jaiotzen denean edukitzen duen estalduraren arrastoek osatuak, eta oina eta xaflatxoak zurixkak izaten dira. Hori baino arriskutsuagoa da Amanita phalloides espeziea, txapela gorrixka edo berdexka eta txapelean xaflatxo zuriak dituena.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Amanita Aldatu lotura Wikidatan