Andrew Jackson
| Andrew Jackson | |
|
|
|
|---|---|
| 1829ko martxoaren 4a – 1837ko martxoaren 4a | |
| Presidenteordea | John C. Calhoun (1829-1832) Inor ez (1829-1832) Martin Van Buren (1832-1837) |
| Aurrekoa | John Quincy Adams |
| Ondorengoa | Martin Van Buren |
|
|
|
| Jaiotza | 1767ko martxoaren 15a Waxhaw, Ipar Carolina, AEB |
| Heriotza | 1848ko ekainaren 8a Nashville, Tennessee, AEB |
| Alderdi Politikoa | Demokrata |
| Ezkontidea | Rachel Donelson Robards Jacksonen alarguna. (bere hiloba Emily Donelson Jackson eta bere erraina Sarah Yorke Jackson Lehen Damak izan ziren.) |
| Lanbidea | Nekazari eta gudari |
| Erlijioa | Presbiteriarra |
| Sinadura | |
Andrew Jackson (Waxhaw, Hego Carolina, 1767ko martxoaren 15a — Hermitage, Tennessee, [1845]]ko ekainaren 8a) AEBetako politikaria eta 7. presidentea (1829-1837) izan zen.
Biografia [aldatu]
Hegoaldeko Carolinako Epaitegi Goreneko epaile izan zen (1798-1804), eta jeneral izendatu zuten 1814an, britainiarren aurkako bigarren independentzia gerraren garaian.
Herrialde honetako historiaren heroietakoa da, 1815ean Erresuma Batuaren kontrako New Orleanseko bataila irabazi zuelako. Horretarako Laffite anaien eta beren piraten laguntza izan zuen.
1817an Florida hartu zien espainiarrei, James Monroeren agintaldian eta mvskoke (creek), ikaniuksalgi (seminola) eta txeroki herri amerindiarrak mendebalderantz lekualdatu nahian aritu zen, zuriei Misisipi ibairaino joateko erraztasunak emanez; hori dela eta "indiar on bakarra hildako indiarra da" esaldia berari egozten zaio.
Estatu Batuetako lehendakari hautatu zuten 1828an, alderdi demokrataren aldetik. Sufragio unibertsalez aukeratutako eta independentziaren gerran zein konstituzioaren erredakzioan esku hartu ez zuen AEBetako lehen presidentea izan zen.
Karguak irabazleen artean banatzea eragiten zuen sistema berri bati esker (spoil system, "gerra harrapakinen sistema"), haren jarraitzaileek eskuratu zituzten estatu federaleko funtzionario postu gehienak eta era horretan Estatu Batuetako politika jauntxoen eskutan jarri zuen. Jacksonen autoritarismoa eta pragmatismoa berehala urrundu ziren Estatu Batuetako hasierako demokraten idealismotik. Hala ere, esku handia erakutsi zuen Sortaldeko estatuetako industrialari handien eta Hego Carolinako agintarien artean aduana libreak zirela kausa piztu zen krisi larriaren aurrean.
1832ean bigarren aldiz aukeratu zuten lehendakari, eta 1833an Banketxe Federaletik ondasun publikoak atera zituen, estatuen artean banatzeko. Jacksonen garaian, Estatu Batuen kanpo zorra ordaindu, eta oso egoera onean geratu zen estatuko diruzaintza. 1837an Mexikotik banatu berri zen Texasko errepublika onartu zuen.
Ikus, gainera [aldatu]
| Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak | ||
|---|---|---|
|
Washington • J Adams • Jefferson • Madison • Monroe • JQ Adams • Jackson • Van Buren • W Harrison • Tyler • Polk • Taylor • Fillmore • Pierce • Buchanan • Lincoln • A Johnson • Grant • Hayes • Garfield • Arthur • Cleveland • B Harrison • Cleveland • McKinley • T Roosevelt • Taft • Wilson • Harding • Coolidge • Hoover • F Roosevelt • Truman • Eisenhower • Kennedy • L Johnson • Nixon • Ford • Carter • Reagan • GHW Bush • Clinton • GW Bush
Egungoa: Barack Obama |
||
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.