Martin Van Buren

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Martin Van Buren
Martin Van Buren

Martin Van Buren 1860an.


1837 – 1841
Aurrekoa Andrew Jackson
Ondorengoa William Henry Harrison

1833 – 1837
Presidentea Andrew Jackson
Aurrekoa John C. Calhoun
Ondorengoa Richard M. Johnson

1829 – 1831
Aurrekoa Henry Clay
Ondorengoa Edward Livingston

Jaiotza 1782ko abenduaren 5a
Old Kinderhook, New York, AEB
Heriotza 1862ko uztailaren 24a
Old Kinderhook, NY, AEB
Alderdi Politikoa Demokrata
Sinadura Martin Van Buren-ren sinadura

Martin Van Buren (Old Kinderhook, New York, AEB, 1782ko abenduaren 5a - Old Kinderhook, NY, AEB, 1862ko uztailaren 24a) Ameriketako Estatu Batuetako zortzigarren presidentea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Martin Van Burenen erretratua (George PA Healy, 1858).

Familia holandar jatorrikoa zuen. Van Buren legegizona zen bizibidez, 1803tik.

Senatari (1821-1828), New Yorkeko gobernari (1829), estatu-idazkari (1829-1831), eta errepublikako lehendakariorde (1833-1837) izan zen, eta Estatu Batuetako zortzigarren lehendakaria 1837-1841 urteetan.

Jackson lehendakariaren politikari jarraipena eman zion. Krisi ekonomiko larria (1837), seminola indiarren aurkako bigarren gerra, eta Kanadaren eta Maineko estatuaren arteko mugari buruzko tirabirak izan zituen arazo nagusiak. Krisi ekonomikoak eta Texas Estatu Batuetan sartzeari uko egin izanak herriaren onespena galarazi zioten.

Esklabotasunaren aurkakoa zen.

Kanpo-loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Martin Van Buren Aldatu lotura Wikidatan



Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]