Abraham Lincoln
| Abraham Lincoln | |
|
|
|
|---|---|
| 1861 – 1965 | |
| Aurrekoa | James Buchanan |
| Ondorengoa | Andrew Johnson |
|
|
|
| Jaiotza | 1809ko otsailaren 12a Kentucky, AEB |
| Heriotza | 1865eko apirilaren 15a Washington Hiria, AEB |
| Alderdi Politikoa | Errepublikarra |
| Sinadura | |
Abraham Lincoln (Hodgenville, Kentucky, 1809ko otsailaren 12 - Washington, 1865eko apirilaren 15) politikari eta abokatua izan zen, Estatu Batuetako 16. presidentea 1861-1865 artean, kargu hori eskuratu zuen lehenengo errepublikanoa. Ameriketako Estatu Konfederatuak garaitu ostean nazioaren batasun federala berrezarri zuelako eta AEBetan esklabotza amaiarazi zuelako da ospetsua. John Wilkes Boothek erail zuen, antzerki bat ikusten hari zela. Carl Sandburg idazleak sakon aztertu zuen Lincolnen biografia.
Bizitza [aldatu]
Kolono baten semea zen, eta Indianako lurretan eman zituen haurtzaroko urteak. Indiarren aurkako erasoetan parte hartu zuen (1832) eta ondoren legegizon ikasketak egin zuen, autodidakta gisa. 1847an diputatu aukeratu zuten Illinoisen, eta Mexikoren aurkako gerraren kontra agertu zen. 1854an zehaztu zen esklabotasunaren aurkako jarrera eta 1856an Alderdi Errepublikanoko kide bihurtu zen. Urte horretan bertan Senaturako bidea eragotzi zion Stephen Douglas demokratak, baina oihartzun handia izan zuten Estatu Batuetan esklabotasuna indarrik gabe uztearen alde erabili zituen argudioak.
1860an Estatu Batuetako lehendakari aukeratu zuten, eta berehala bereizi ziren Hegoaldeko estatuak Batasunetik. Gerra zibila saihesten saiatu zen, eta 1863 arte ez zuen esklabotasuna bertan behera uzten zuen legea ezarri. Erabaki horretan pisu handiagoa izan zuen, agian, Iparraldeko estatuen interesen babesak biztanle beltzen askapenak baino. 1864an, Grant jenerala jarri zuen iparraldeko armadaren buruzagi, eta politika jardunetara mugatu zen.
Rorbert E. Lee hegoaldetar jeneralak armak utzi ondoren (1865), Estatu Batuetako biztanle guztiak elkarganatzeko programa bat prestatu zuen. Hegoaldeko antzezle fanatiko batek hil zuen, 1865ean.
1868an Ulisses Grant aukeratu zuten lehendakari, eta Lincolnek aurrez antolatuaz bestelakoa egin zuen, zapalkuntza latz bat bideratu baitzuen Hegoaldeko estatuen aurka.
Zinema [aldatu]
2012an Steven Spielberg zinema zuzendariak presidente honen bizitzako azken hilabeteei buruzko Lincoln izeneko filma burutu zuen.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
| Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak | ||
|---|---|---|
|
Washington • J Adams • Jefferson • Madison • Monroe • JQ Adams • Jackson • Van Buren • W Harrison • Tyler • Polk • Taylor • Fillmore • Pierce • Buchanan • Lincoln • A Johnson • Grant • Hayes • Garfield • Arthur • Cleveland • B Harrison • Cleveland • McKinley • T Roosevelt • Taft • Wilson • Harding • Coolidge • Hoover • F Roosevelt • Truman • Eisenhower • Kennedy • L Johnson • Nixon • Ford • Carter • Reagan • GHW Bush • Clinton • GW Bush
Egungoa: Barack Obama |
||