Amiri Baraka

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Amiri Barakaren erretratua

Amiri Baraka, Everett LeRoi Jones jaioa, (Newark, New Jersey, 1934ko urriaren 7a - ibidem, 2014ko urtarrilaren 9a) estatubatuar antzerkigile, olerkari eta politikaria izan zen. Bere ustez, literatura eta artea baliagarriak dira ekintza politiko gisa erabiltzen badira; bere lanaren helburua Amerika zuriaren suntsipena da, hots, menderakuntza zuriaren kontrako iraultza sortzea. 1960ko hamarkadako intelektual beltz nagusietako bat da. 1954an Howardeko Unibertsitatean lizentziatu zen, eta 1958an beat aldizkari bat sortu zuen bere emazte Hettie Cohenekin batera, Yugen. 1964an estreinatu zen, New Yorken, Barakaren lehen antzerki-lan garrantzitsua, Holandarra, arrazakeriaren ondorio latzei buruzkoa. 1964an Black Arts Repertory Theater sortu zuen (Arte Beltzaren Errepertorio Antzerkia). 1960ko hamarraldiaren hasieran beat mugimendutik eta, oro har, zurien kulturatik aldentzen hasi zen, eta 1965ean (Malcolm X hil zuten urtean) bizkarra eman zion zurien munduari. Emaztearengandik banandu (zuria baitzen), izena aldatu, eta nazionalista beltz bilakatu zen. Harlemen kokatu zen eta artearen bidez kultura beltz bat sortzeari ekin zion. Garai hartan Congress of African People erakundea sortu zuen (Afrikar Herriaren Biltzarra), eta 1972an, berriz, Black National Political Convention (Beltzen Konbentzio Nazional Politikoa). 1974an nazionalismo beltzaren mugimendua utzi eta marxismo-leninismoaren aldera lerratu zen. 1983an New York Estatuko Unibertsitateko afrikar ikasketen programaren zuzendari izendatu zuten. 1984. urtean Rutgers Unibertsitateko irakasle izan zen, eta 1989an American Book eta Langston Hughes sariak irabazi zituen. Poesiak, ipuinak eta saiakerak idatzi ditu.

Obra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Preface to a Twenty Volume Suicide Note, poems, 1961
  • Blues People: Negro Music in White America, 1963
  • Dutchman and The Slave, drama, 1964
  • The System of Dante's Hell, eleberria, 1965
  • Home: Social Essays, 1965
  • A Black Mass, antzerkia, 1966
  • Tales, 1967
  • Black Magic, poemak, 1969
  • Four Black Revolutionary Plays, 1969
  • Slave Ship, 1970
  • It's Nation Time, poemak, 1970
  • Raise Race Rays Raize: Essays Since 1965, 1971
  • Hard Facts, poemak, 1975
  • The Motion of History and Other Plays, 1978
  • Poetry for the Advanced, 1979
  • New Music, New Poetry, 1980
  • reggae or not!, 1981
  • Confirmation: An Anthology of African American Women, 1983
  • Daggers and Javelins: Essays 1974-1979, 1984
  • The Autobiography of LeRoi Jones/Amiri Baraka, 1984
  • The Music: Reflections on Jazz and Blues, 1987
  • Transbluesency: The Selected Poems of Amiri Baraka/LeRoi Jones, 1995
  • Wise, Why’s Y’s, poema, 1995
  • Funk Lore: New Poems, 1996.
  • Somebody Blew Up America, 2001
  • The Book of Monk, 2005
  • Tales of the Out & the Gone, 2006
  • Billy Harper: Blueprints of Jazz, Volume 2, Audio CD, 2008
  • Ancient Music

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Amiri Baraka Aldatu lotura Wikidatan