Ana Rioja

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ana Rioja
Bizitza
JaiotzaTutera1962ko otsailaren 28a (62 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakeleberrigilea, kazetaria eta saiakeragilea
anarioja.com

Ana Rioja Jiménez (Tutera, Nafarroa Garaia, 1962ko otsailaren 28a) nafar kazetari eta idazlea da.[1][2]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ana Rioja Jiménez Tuteran (Nafarroa)jaio zen. Informazio Zientzietan lizentziatu zen Nafarroako Unibertsitatean. 1985etik Zaragozan bizi da, eta hantxe jaio dira hiru seme-alabak.[1]

Lan ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kazetari-lanbidea eta literatura-testuak idazteko bokazioa uztartzen ditu. Komunikazio kontsultoria bat ere badu.[3] Komunikabide garrantzitsuetan lan egin du, eta hainbat prentsa eta komunikazio kabinetetako zuzendaria da.[1] Zdenbait autoreren itzulpenak egiten ditu, hala nola George Berkeley eta René Descartesenak. Kultura-gaietan espezializatutako erredaktore gisa duen lanaz gain, poemak eta fikziozko kontakizunak idazteko bokazioa du.[2] Besteak bete, dantzan aditua da eta Maria de Avilaren biografia idatzi du.[3]

Kazetari[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ana Riojak 1985ean hasi zen kazetari lanetan.[2] Heraldo, El dia de Aragon eta Diario 16 de Aragon egunkarietan lan egin du,[3] baita Aragon digitalean ere.[4] Aldizkako argitalpenak ere zuzendu eta koordinatzen ditu, hala nola boletinak eta aldizkariak, bai edizio inprimatuan, bai digitalean. Halaber, webguneak zein blogak eguneratzen ditu, eta edukiak ere kudeatzen ditu. Ana Riojak irratiko (SER, COPE, Onda Cero…) eta telebistako (TVE – Aragoi eta Aragoi Televisión) tertulia- eta eztabaida-programetan ere parte hartzen du, “Buenos Días Aragón” (Aragón TV) saioaren Erredakzio Mahaian parte hartzen du aldizka, kultura gaiei buruz hitz eginez eta unekotasuneko artista eta pertsonaiak elkarrizketatuz.[1]

Idazle[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ana Riojak idazle gisa hainbat arlotan jaruten du: literatura-testuak, biografiak, elkarrizketa-liburuak, arte-katalogoetarako testuak, liburuen sarrera eta epillogoak, agintarien hitzaldiak... Era guztietako ekitaldietarako egiten ditu. Aholkularitza literarioa eta testuak zuzentzen laguntzen du. Era berean, liburuen aurkezpenak ere egiten ditu.

1993an argitaratu zuen bere lehen liburua, María de Ávilaren biografia, Memoriak de Aragon bilduman. Argitaratu dituen lehen eleberriak "Julia, Rayo de Luna" (1996), "Esa mujer no es para ti" (1998), "Y Dios crear corazón de periodistas" (2000), Huerga & Fierrok argitaratuak eta "Sobrevivir fue su victoria" (Ediciones 94, 2023) dira.[1]

Sobrevivir fue su victoria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2023a. urtean argitaratutako “Sobrevivir fue su victoria” eleberriak Tudelan gerra zibilean jazotako benetako gertaerak kontatzen ditu. Borroka nagusia bizirik irautea izan zen, bizitza zapuztu zuen borroka fratrizida bati aurre egitea, eta haiek aukeratu ez zuten bando bateko kide izatera eraman zituen gerrak, zergatik borroka egiten zuten ondo jakin gabe. Benetako gertaeretan oinarritutako eleberria 1937an Tuterak jasandako bonbardaketa odoltsuarekin hasten da, hildako kazetari baten, maisu errepresaliatu baten, lurrak landu nahi zituen nekazari baten eta azken urteetan bakean bizi nahi zuen agure baten bizitzan sartzeko.[4]

Baina emakumeez ere hitz egiten du, gerra horretako hondamendien eta elkartasunarekin izandako ankerkeriaren aurka borrokatu ziren emakume haietaz, eta haien arteko harremanak bizitzarekin mantentzen lagundu zien, bai emakumeei bai haien familiei.[4]

"Aitona-amonek isilpean eta isiluneetan kontatzen zizkidaten istorioak kontatzen ditut" . Ana Rioja 2023.05.30[3]

2004an, "Sueños, títeres y corazones" liburua argitaratu zuen (Arbolé), eta 2010ean, "Berna se escribe con J" (Luna Nueva).[1] 2018an, haurrentzako lehen literatura-liburua idatzi zuen: “Civi-Civiac y su mundo mágico”, Mamen Marcenek (Gráficas Editores) irudiztatutako albuma. Eta 2023an "Miguel V. Carreras. De vocación, empresario". Halaber, gutxienez, zortzi libururen egilekidea da.[1] Horietako bat “Historias de tres mujeres con sombrero rojo” (2020) da Pilar Aguarón eta Marta Navarrorekin batera.[5]

"Emakumeek oso berandu lortzen dute independentzia-espazio bat sortzeko[5]

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bakarka[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Narratiba[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Julia, rayo de luna (Huerga & Fierro, 1996)[6]
  • Esa mujer no es para ti (Huerga & Fierro, 1998)[7]
  • Y Dios creó el corazón de los periodistas (Huerga & Fierro, 2000)[8]
  • "Sobrevivir fue su victoria" (Ediciones 94, 2023)[4]

Saiakera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • María de Ávila (Arbolé, 1993)[3]
  • Sueños, títeres y corazones (Arbolé, 2004)[9]
  • Berna se escribe con J (Luna Nueva, 2010)[10]
  • Miguel V. Carreras. De vocación, empresario (2023)[11]

Haur literatura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Civi-Civiac y su mundo mágico” (Gráficas Editores, 2018)[12]

Lankidetzan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • “Historias de tres mujeres con sombrero rojo” (2020)[5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e f g (Gaztelaniaz) «Inicio» Ana Rioja (Noiz kontsultatua: 2024-02-28).
  2. a b c (Gaztelaniaz) «Ana Rioja en escritoras.com» escritoras.com (Noiz kontsultatua: 2024-02-28).
  3. a b c d e (Gaztelaniaz) Aragón, Heraldo de. «Ana Rioja: "Cuento historias que me contaban mis abuelos entre susurros y silencios"» heraldo.es (Noiz kontsultatua: 2024-02-28).
  4. a b c d (Gaztelaniaz) Digital, Aragón. (2023-05-24). «La periodista Ana Rioja presenta en Zaragoza la novela “Sobrevivir fue su victoria”» Aragón Digital (Noiz kontsultatua: 2024-02-28).
  5. a b c (Gaztelaniaz) Borroy, Ana Sánchez. (2020-07-18). «Ana Rioja: "Las mujeres alcanzan muy tarde un espacio de independencia para crear"» elDiario.es (Noiz kontsultatua: 2024-02-28).
  6. (Gaztelaniaz) «Julia, rayo de luna» Ana Rioja (Noiz kontsultatua: 2024-02-28).
  7. (Gaztelaniaz) «Esa mujer no es para ti» Ana Rioja (Noiz kontsultatua: 2024-02-28).
  8. (Gaztelaniaz) «Y Dios creó el corazón de los Periodistas» Ana Rioja (Noiz kontsultatua: 2024-02-28).
  9. (Gaztelaniaz) «Sueños, títeres y corazones» Ana Rioja (Noiz kontsultatua: 2024-02-28).
  10. (Gaztelaniaz) «BERNA SE ESCRIBE CON J (CONTIENE CD) | ANA RIOJA | Casa del Libro» casadellibro 2010-12-22 (Noiz kontsultatua: 2024-02-28).
  11. (Gaztelaniaz) «Miguel V. Carreras. De vocación empresario, de Ana Rioja Jiménez. Publicada por Ediciones 94» Centro del Libro de Aragón (Noiz kontsultatua: 2024-02-28).
  12. (Gaztelaniaz) «Civi Civiac y su mundo mágico» Gráficas Editores (Noiz kontsultatua: 2024-02-28).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]