Anastasia Romanovna Zakharina

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Anastasia Romanovna Zakharina, errusieraz Анастаси́я Рома́новна Заха́рьина (? - 1560ko abuztuaren 7a), Ivan IV.a Errusiakoa Izugarria tsarraren lehen emaztea izan zen.

Roman Zakharin boiardoaren alaba, Romanov errege dinastiari izena eman ziona, Ivanen emazte bezala aukeratua izan zen, Moskuko Kremlinean, ezkontzeko adinean zeuden neska noble guztien artean eginiko aukeraketa baten bidez. Ezkontza, 1547ko otsailak 3an ospatu zen Moskuko Deikundearen Katedralean. Sei seme-alaba izan zituzten: Ana, Maria, Demetrio, Ivan, Eudoxia eta Teodoro.

Historialariek, Anastasiak, bere senarraren izaera bortitza eta oldarkorra baretzeko eragin apal bat zuela diote. 1560ko udan, ustekabean, gaixotu eta hil egin zen. Honen ondorioz, Ivanek, nerbio arazo larriak izan zituen, Anastasia, boiardoek pozoitu zutela susmatzen zuelako baita ere. Krimenaren frogarik lortu ez zuenez, boiardo ugari torturarazi eta hilarazi zituen.

Anastasiaren hondarretan, arkeologo eta lege-mediku aditu errusiarrek eginiko azterketek, pozoi hondarren presentzia frogatu zuten Ivanen emaztearen hezurduran, honek zuen susmoa baieztatuz.

Anastasiaren neba, Nikita Romanovic Zakharin-Juriev, Fedor Romanoven aita izan zen, Romanov abizena hartu zuen lehena. Fedor Romanov, Rurik dinastiako azken tsarra izan zen Teodoro I.a Errusiakoaren lehengusua izan zen. Amaitutako dinastiarekin izan zuen harreman honek, Fëdorren seme zen Mikel I.a Errusiakoa errege bezala aukeratzea erraztu zuen, Garai Nahaspilatsuaren ondoren.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Anastasia Romanovna Zakharina Aldatu lotura Wikidatan