Teodoro I.a Errusiakoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Teodoro I.a Errusiakoa
Teodoro I.ak, urrezko kate bat oparitzen dio Boris Godunovi

Teodoro I.a Ivanovitx (errusieraz Фёдор I Иоа́ннович, Fiodor I Joanovitx) (1557ko maiatzak 31-1598ko urtarrilak 6 Errusiako tsarra izan zen, Ivan Izugarria eta Anastasia Romanovaren semea. Teodoro Kanpailaria bezala ezagutzen da, bidaiatzeko eta elizateko kanpaiak jotzeko zuen ohituragatik.

Teodorok, adimen atzeratu batena bezalako ospearekin, ez zuen politikagatik interes askorik agertu. Izaera errukitsukoa zen, eta bere denbora gehiena, otoitz egiten eman zuen. Bere aita Ivan Izugarriaren gehiegikeria eta basakeriengatik suntsitutako lurra heredatuz, gobernatzeko lana, bere koinatu Boris Godunovi utzi zion. Bere alaba bakarra adin txikiarekin hil zenean, tsarra trauma sakon batean erori zen. Seme-alabarik gabe hil zen, honek, Ruriken dinastiaren amaiera suposatu zuelarik, eta Errusia, Garai Nahaspilatsua deritzonean sartu zen.


Aurrekoa
Ivan IV.a Errusiakoa
Errusiako tsarra
1584-1598
Ondorengoa
Boris Godunov