André Courrèges
Wikipedia(e)tik
André Courrèges (Paue, 1923ko martxoaren 9a) moda sortzailea da. Pauen jaio arren, euskalduna da, eta baxenabartzat agertu dute hedabideetan.[1] Minigona modan jarri zuelako da ospetsua.
Ingeniaritza zibileko ikasketak egin ondoren, hamar urtez Cristobal Balentziagarekin lanean aritu zen. Gero, 1961an, bere joskintza etxea sortu zuen.
Mary Quantek sortutako minigona Courrègesek jarri zuen modan, 1965eko udaberri-udako bere moda bilduman, minigonari diseinu futuristagoa emanda.[2]
Idazlanak[aldatu]
La robe: essai psychanalytique sur le vêtement liburua idatzi du, Eugénie Lemoine-Luccioni egilekide izanik. 1983an argitaratu zen lehen aldiz (ISBN 2-02-006584-3).
Erreferentziak[aldatu]
- ↑ Edorta Kortadi: «Andre Courreges, Balenziagagandik ikasi zuen gizona», Zeruko Argia, 571. zenbakia, 1974-02-10. Eskuratze data: 2011-02-08.
- ↑ (Frantsesez) Leslie Meyzer: «Mode années 60», Elle aldizkariaren webgunea. Eskuratze data: 2011-02-08.
Kanpo loturak[aldatu]
- Nagore Irazustabarrena: «André Courrèges, ilargiko nekazaria», Argia, 2248. zenbakia, 2010-10-17. Eskuratze data: 2011-02-08.
- (Ingelesez) Lubomir Stoykov: «André Courrèges or the futurism in fashion», Fashion Lifestyle Magazine, 12. zenbakia, 2008ko uztaila. Courrègesen moda sorkuntzei buruzko artikulua.
- (Ingelesez) «André Courrèges», Victoria and Albert Museum. Courrègesek sortua den eta Londresko museo hartan ikusgai dagoen soineko baten argazkia dakar.
- (Ingelesez) «André Courrèges: Coat, cotton and polyurethane», Walker Art Gallery. Courrègesek sortua den eta Liverpoolgo arte galeria hartan ikusgai dagoen emakume janzki baten argazkia dakar.