Urtarrilaren 7
Wikipedia(e)tik
| << | Urtarrila | >> | ||||
| Al | As | Az | Og | Or | Lr | Ig |
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | |
| 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 |
| 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 |
| 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 |
| 28 | 29 | 30 | 31 | |||
| 2013 | ||||||
Urtarrilen 7a gregoriotar egutegiaren urteko zazpigarren eguna da. 358 egun falta dira urtea amaitzeko, 359 egun bisurteetan.
Eduki-taula |
Gertaerak [aldatu]
Euskal Herria [aldatu]
- 1517 - Henrike II.a Nafarroakoaren erregealdiaren hasiera Nafarroako Erresuman.
- 1555 - Joana III.a Nafarroakoaren erregealdiaren hasiera Nafarroako Erresuman.
- 2007 - 2012ko urtarrilaren 7ko manifestazioa: Bilboko erdigunean Egin Dezagun Bidea plataformak deituta, euskal preso eta iheslarien alde hamar milaka lagun manifestatu ziren.
- 2008 - Arrasaten, etakideak izatearen akusaziopean, Espainiako Guardia Zibilak bi gazte lesakar atxilotu zituen, eta horietako bat Donostia Ospitaleko arta intentsiboko gunean ingresatu zuten, inkomunikaturik. Ondoren, bi gazteek torturak salatu zituzten.
- 2010 - Bi emakume hil ziren Hondarribian, euren etxean piztutako sutean.
- 2012 - Presoen aldeko manifestazio batean 90.000 pertsona inguru bildu ziren Bilbon
Mundua [aldatu]
- 1906 - Saionji Kinmochi politikaria Japoniako Lehen Ministro izendatu zuten.
- 1959 - Estatu Batuek Kubako Fidel Castroren gobernu berria aintzatetsi zuten.
- 1965 - ELN-UC sortu zen Kolonbian, Castroren aldeko gerrilla.
- 1980 - Indira Gandhiren alderdi politikoak Indiako hauteskundeak irabazi zituen.
Arte eta kultura [aldatu]
- 1982 - Fame estatubatuar telesaila ospetsuaren lehen emisioa.
- 1990 - Pisako dorrea (Italia) itxi zuten segurtasun falta zela eta. Ordutik 10 urte konponketa lanetan egon zen, 2001ean berriro bisitarei zabalduz.
- 2009 - Eusko Jaurlaritzak sortutako Etxepare Euskal Institutua, munduan euskara eta euskal kultura sustatzeko erakundea, abian jarri zen.
Zientzia eta teknologia [aldatu]
- 1610 - Galileo Galileik Jupiterren 4 satelite ikusi zituen aldi berean: Calisto, Europa, Ganimedes eta Io.
- 1927 - New York eta Londres artean telefono bidezko lehen nazioarteko elkarrizketa egin zuten.
- 1968 - Surveyor 7 sobietar espaziontziak Ilargian lurratu zuen.
- 1970 - NASAk Surveyor VII ilargira bidali zuen.
Kirolak [aldatu]
Jaiotzak [aldatu]
Euskal Herria [aldatu]
- 1782 - Mattin Larralde, lapurtar idazlea. (h.1821).
- 1782 - Juan Etxamendi, nafar bertsolaria (h.1879).
- 1907 - Nicanor Zabaleta, gipuzkoar musikaria eta harpa-jolea (h. 1993).
- 1911 - Julian Ajuriagerra, bizkaitar neuropsikiatra eta psikanalista (h. 1993).
- 1914 - Aita Seberiano Aiastui, "apaiz ibiltaria" goitizeneko euskal apaiza. (h. 2007)
- 1918 - Mentxu Gal, gipuzkoar margolaria. (h. 2008).
- 1931 - Ignacio Arozena, gipuzkoar idazlea, historialaria eta irakazlea (h. 2003).
- 1945 - José María Benavides, gipuzkoar kirolaria, nabigatzailea eta belaria.
- 1946 - Federico Freddy Garraus, nafar pilotaria.
- 1957 - José Ramón Oiarzabal, gipuzkoar arraunlaria.
- 1964 - Pizo Gómez, gipuzkoar futbolaria.
- 1974 - Julen Guerrero, bizkaitar futbolaria.
- 1975 - Estitxu Arozena, nafar bertsolaria-
Mundua [aldatu]
- 1502 - Gregorio XIII.a Aitasantua (h. 1585).
- 1768 - Josef Bonaparte, korsikar abokatua, diplomatikoa eta politikaria, Napoleon Bonaparteren anai zaharra (h. 1844).
- 1844 - Bernadette Soubirous, okzitaniar santua, Lurdako Ama Birjinaren agerpenen lekuko (h. 1874).
- 1873 - Adolph Zukor, hungariar jatorriko estatubatuar zinema zuzendaria (h. 1976).
- 1941 - John Ernest Walker, britainiar kimikaria, 1997ko Kimikako Nobel Saria irabazi zuena.
- 1943 - Sadako Sasaki, japoniar bakearen aldeko ekintzailea (h. 1995).
- 1948 - Ichirō Mizuki, japoniar abeslaria, musikaria eta aktorea.
- 1949 - Brian Haw, ingeles ekintzailea.
- 1956 - David Caruso, estatubatuar aktorea.
- 1964 - Nicolas Cage, estatubatuar aktorea.
- 1967 - Nick Clegg, britainiar politikaria eta legebiltzarkidea.
- 1971 - Jeremy Renner, estatubatuar aktorea.
- 1985 - Lewis Hamilton, Formula 1eko britainiar gidaria.
- 1989 - John Degenkolb, alemaniar txirrindularia.
Heriotzak [aldatu]
Euskal Herria [aldatu]
- 1835 - Matías Maestro, arabar apaiza, arkitektoa, margolaria, musikaria, idazlea eta eskultorea (j. 1766).
- 1950 - Fabien Hastoy, zuberoar idazle eta irakaslea (j. 1869).
- 1980 - Javier Redin, nafar organista eta abesbatza-zuzendaria (j. 1922).
- 2009 - Jose Ramon Aranguren Iraizotz, Herri Batasuneko zinegotzi ohia Iruñeko udalan eta Egin egunkariko Orain SA argitaletxeko kontseilaria, 18/98ko auzipetua (j. 1938).
- 1991 - Ricardo Gartzia Villoslada, nafar historialaria (j. 1900).
- 2000 - Migel Irazusta, gipuzkoar aizkolaria, segalaria, gizonprobalaria, akuilaria, korrikalaria eta jokorako aharien jabea (j. 1925).
Mundua [aldatu]
- 1536 - Katalina Aragoikoa (j. 1485).
- 1655 - Inozentzio X.a Aitasantua (j. 1574).
- 1920 - Edmund Barton, australiar politikaria eta epailea (j. 1849).
- 1932 - André Maginot, frantziar politikaria (j. 1877).
- 1943 - Nikola Tesla, serbiar ingeniari elektrikoa eta asmatzaile (j.1856).
- 1944 - Louise Henry Hoover, EEBBko lehen dama eta Herbert Clark Hoover presidentearen emaztea (j. 1874).
- 1950 - Alfonso Rodríguez Castelao, galiziar idazlea, marrazkilaria eta politikari nazionalista (j. 1886).
- 1984 - Alfred Kastler, alemania-frantziar fisikaria, 1966ko Fisikako Nobel Saria irabazi zuena. (j.1902).
- 1986 - Juan Rulfo, mexikar idazlea eta argazkilaria (j. 1917).
- 1989 - Hirohito, japoniar enperadorea (j. 1901).
- 2010 - Philippe Séguin, Frantziako ministro eta Asanblea Nazionaleko presidente ohia (j. 1943).
- 2005 - Pierre Daninos, frantziar idazlea eta kazetaria (j. 1913).
Jaiak eta urteurrenak [aldatu]
| Urteko hilak | ||
|---|---|---|
|
Urtarrila • Otsaila • Martxoa • Apirila • Maiatza • Ekaina • Uztaila • Abuztua • Iraila • Urria • Azaroa • Abendua |
||