André Madré

Wikipedia, Entziklopedia askea
André Madré
Bizitza
JaiotzaHazparne, 1907
Herrialdea Lapurdi, Euskal Herria
HeriotzaParis, 1971 (63/64 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
euskara
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria eta militarra

André Madré (Hazparne, 1907Paris, 1971) euskal zinema zuzendaria eta Frantziako armadako jenerala izan zen. Euskarazko lehen film luzea egin zuen: Gure Sor Lekua.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hazparnen jaio zen 1907an, okinaren familian. Versaillesen ikasi zuen eskola militar batean eta abiadore bihurtu zen 1927an[1].

Parisen, 1953ko Euskararen Egunaren urteroko bileraren ondorioz, Teodoro Hernandorenaren iradokizuna betetzen saiatu zen: euskarazko film bat egitea[2]. 1956an estreinatu zen Hazparnen[3].

Film emanaldiak antolatu zituzten hainbat herritan[4].

Dakarreko euskal arrantzaleei buruzko beste film bat ere egiteko asmoa zuen, baina proiektu bat baino ez zen geratu[2].

1971n hil zen Parisen[5].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Martinez, Josu. (2016). «Sor Lekutik Avignonera “bultzi leiotik”, Euskarazko zinemaren hastapenen bidaia» Zer 21 (41): 176. ISSN 1137-1102. (Noiz kontsultatua: 2023-10-07).
  2. a b (Gaztelaniaz) Larrañaga, Luis. (2023). «Madré, André» Auñamendi Eusko Entziklopedia (Noiz kontsultatua: 2023-10-07).
  3. «Galdutzat ematen zen euskarazko lehen filma aurkitu du EHUko ikerlari batek» Naiz 2013-11-29 (Noiz kontsultatua: 2023-10-07).
  4. Martinez, Josu. (2016). «Sor Lekutik Avignonera “bultzi leiotik”, Euskarazko zinemaren hastapenen bidaia» Zer 21 (41): 178-179. ISSN 1137-1102. (Noiz kontsultatua: 2023-10-07).
  5. Martinez, Josu. (2016). «Sor Lekutik Avignonera “bultzi leiotik”, Euskarazko zinemaren hastapenen bidaia» Zer 21 (41): 179. ISSN 1137-1102. (Noiz kontsultatua: 2023-10-07).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biografia
Lapurdi
Artikulu hau Lapurdiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.