Andrea Doria
Wikipedia(e)tik
Andrea Doria (Oneglia, 1468 - Genova, 1560) italiar almirantea izan zen. Genovako ontzi-sail baten burua zen. Frantziako Frantzisko I.aren eta Karlos I.a Espainiakoaren zerbitzura egin zuen lan, eta garaipen ugari lortu zituen bi erregeentzat. Genova Frantziaren eskutik askatu zuen Karlos I.aren laguntzaz, eta hango agintari izan zen hil zen arte. 1547an, Konstituzioa aldatu eta geroago, Genovako Gian Luigi Fieschi buru izan zuen matxinada zapaldu zuen.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.