Andrew Parrott

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Britainiar orkestra-zuzendaria (1947). 1970eko hamarraldiaren hasieran, Oxfordera joan zen, XVI. eta XVII. mendeetako musika ikertzera, obren aurreneko emanaldiko interpretazio benetakoa bilatu nahian. 1973an, Taverner Choir taldea sortu zuen, eta, geroago, The Taverner Players. 1977an, BBCren Promenade kontzertuan parte hartu zuen lehenengo aldiz, Claudio Moteverdiren Bezperak gidatuz. Londresen, Johann Sebastian Bachen Meza mi minorren, Nekaldia San Mateoren arabera eta Brandeburgoko kontzertuak estreinatu zituen antzinako musika-tresnekin. Zuzendari gisa, zehaztasunagatik, hotsaren garbitasunagatik eta xehetasunetan jartzen duen arretarengatik goraipatu dute kritikariek. Musika klasikoa ez ezik, egungo musika ere landu du. Denboraldi batez, Michael Tippetten musika laguntzaile gisa aritu zen Electric Phoenix ahots-kuartetoaren emanaldietan. 1987an, Judith Weierren A Night at the Chinese Opera obraren estreinaldia gidatu zuen. 1971tik 1983ra, Emma Kirkbyrekin ezkonduta egon zen, eta disko asko grabatu zituzten elkarrekin. Ikertzaile gisa, Monteverdiren obra hobeto ezagutzen lagundu du.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Andrew Parrott Aldatu lotura Wikidatan