Andrzej Frycz Modrzewski
Wikipedia(e)tik
Andrzej Frycz Modrzewski, latinez Andreas Fricius Modrevius (Wolbórz, Polonia, 1503ko irailaren 20a - 1572ko udazkena) poloniar teologoa eta idazlea izan zen.
Biografia [aldatu]
Humanista eta protestantea zen. Katolikoek eta protestanteek elkarren artean harremanak izan behar zituztela uste zuen. 1543an, Lascius, sive de poena homicidii ("Laszio edo giza hilketaren zigorra") idatzi zuen, epaitegietan gertatzen ziren gorabeheren kontra. Commentariorum de Republica emendanda (1551, "Estatua zuzendu beharraz") ere idatzi zuen.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.