Andy Roddick

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Roddick Washington-en. 2007

Andy Roddick Ameriketako Estatu Batuetako tenis jokalaria da. ATP sailkapenean lehenengo postuan egon da eta gaur egun TOP-10ean dago. Roger Federer eta bera izan ezik, ez du inork lortu zortzi denboraldi jarraian TOP-10ean egotea. Horrek azken hamarkadaren jokalari onenetarikoa bihurtzen du. Bere ezizenak adierazten duen bezala, Nebraskako bonbarderoa, izugarrizko sakea dauka. Izan ere, tenisean erregistratutako sakerik azkarrena du bere baitan: 255 kilometro orduko.

Jaiotzetik aro profesionalera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Andrew Stephen Roddick, Andy bezala ezagunagoa, 1982ko abuztuaren 30ean jaio zen Omahan, Estatu Batuetako Nebraska konderrian. Gurasoak Jerry eta Blanche dira eta bi anai ditu; John tenislaria Georgiako unibertsitatean eta Lawrence urpekaria. Lau urte zituenean, Austin-era (Texas) JOAN zen familia; sei urte geroago, berriz ere mugitu ziren Floridara. Aldaketa hauek John-en karrera bultzatzeko izan ziren. Momentu hartan, Andy tenisaren jarraitzaile bihurtu zen, baita jokalaria ere. Andy bere institutuko saskibaloi taldean jolasten zuen, eta onenetarikoa zen, baina bere gurasoak tenisean zeukan erraztasuna ikusita, tenisean murgildu zuten erabat. Junior kategoriara heltzean, entrenatzaile famatu bat kontratatu zioten bere gurasoek. Mundua osoan zehar jolastu zituen txapelketak, baina emaitzak ez ziren oso onak izan.

Aro profesionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Roddick 2005eko lehen txapelketa irabaztera bidean

2000. urtean, 18 urte betetzean, zirkuitu profesionalean sartu zen, eta bere debut-a ona izan zen. Torneo bat irabazi zuen Texas-en eta bi finalera heldu zen Las Vegas-en. Hala ere, belauneko lesio larria izan zuen eta ebakuntza egin eta gero, denboraldiaren erdia ez zuen jokatu. Urte honen amaieran ATP-ko 160. postuan zegoen. 2001ean, hiru txapelketa irabazi zituen (Atlanta, Houston eta Washington). Urte honen amaieran TOP-20an zegoen. 2002. urtean milioi bat dollar irabazi zituen, TOP-10ean sartu eta txapelketa nagusietan emaitza onak izan zituen, adibidez, US OPEN-ean.

Bere karrerako 26. titulua Txinan

Momentu horretan izugarrizko fama lortu zuen eta gaur egun arte, munduko tenislari onenen artean egon da. Urte hauetan, 24 txapelketa irabazi ditu, horietako hiru bikoitzeko modalitatean.

Xehetasun pertsonalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun, Maria Sharapova tenislari errusiarraren mutil laguna da. Fundazio bat dauka umezurtzak laguntzeko eta Lacoste marka da bere babeslea.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Andy Roddick Aldatu lotura Wikidatan