Anestesiko orokor

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Anestesiko orokorrak pertzepzioaren galera itzulkorra sortzen duten farmakoak dira. Farmako hauek anestesista batek administratzen ditu ebakuntza egitea baimenduko duen anestesia orokorra induzitu edo mantentzeko asmoarekin.

Anestesiko motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Anestesiko orokorrak bi taldetan sailka daitezke administrazio moduaren arabera.

Arnasbideko anestesikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arnasbideko anestesikoak bi motatakoak izan daitezke:

Arnasbideko anestesikoekin bi ezaugarri hartu behar dira kontuan; abiadura eta potentzia. Lehenak anestesia lortzeko zenbat denbora behar den esango digu eta azkenak anestesia maila zenbatekoa izango den.

Anestesikoa biriketako parenkimara heltzen da, albeoloetatik odolera pasako da eta bertatik garunera. Farmako batzuk eman eta segituan eraginkorra den kontzentrazio maila lortzen dute odolean eta gero mantendu egiten dira. Beste batzuei aldiz, asko kostatzen zaie maila egokia hartzea. Hau liposolugarritasunarekin erlazionatuta dago, hau da, lipidoetan disolbatzeko duten gaitasunarekin. Odol/gas banaketa koefizientea zenbat eta txikiagoa izan, eragina azkarragoa izango da eta beraz, gutxiago kostako zaio airetik odolera pasatzea.

Olio/gas banaketa koefizientea berriz, abiaduraren alderantzizkoa da. Liposolugarritasun altuko farmakoek potentzia handiagoa dute, askoz errazago zeharkatuko dutelako muga hematoentzefalikoa (NSZ inguratzen duen mintza). Beraz, farmako dosi txikiak nahikoa dira eragina lortzeko.

MAC (Gutxiengo Kontzentrazio Albeolarra euskaraz) anestesiaren erdia lortzeko behar den farmako kantitatea da. Hau handia bada, farmakoa ez da indartsua izango. Parametro hau portzentaietan ematen da, birika nahastean zenbat anestesiko dagoen adierazten du. Farmakoa potentea izan dadin 0,5-2 artean egotea gomendatzen da.

Batzuetan anestesiko azkarrak interesatzen zaizkigu, nahiz eta ez oso potenteak izan. Beste batzuetan potentzia beharrezkoa da. Horregatik, anestesiko desberdinak konbinatzen dira.

Zainbarneko anestesikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuzenean odolera doazenez, arnasbidekoak baino azkarragoak dira. Normalean hauek erabiltzen dira hasieran, gaixoa anestesiatzeko eta gero, arnas bidekoak ematen dira mantentzeko.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]