Angeles Bravo (kazetaria)
Angeles Bravo (kazetaria) | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | María Ángeles Bravo Gil |
Jaiotza | Espainia, 1963 (60/61 urte) |
Herrialdea | Espainia |
Lehen hizkuntza | gaztelania |
Hezkuntza | |
Heziketa | Faculty of Information Sciences (Complutense University of Madrid) (en) (1980 - 1985) Q67146338 |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria eta telebista aurkezlea |
Lantokia(k) | Torrespaña (RTVE) (en) |
Enplegatzailea(k) | UNED PRISA taldea RTVE (1988 - |
María Ángeles Bravo Gil (Espainia, 1963) espainiar kazetaria da, batez ere telebistako aurkezle aritu da.[1]
Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
1985ean Informazioaren Zientzietan lizentziatu zen (Kazetaritza adarra), Informazio Zientzien Fakultatean (Madrilgo Complutense Unibertsitatea).[2]
Kazetari ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Irratian hasierak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Vigon hasi zuen kazetaritza-jarduera Radio Vigo-Cadena SER eta FMko Ondas Galicia irratietan. Gero, UNEDeko irrati-taldeko kide izan zen, RNEko Radio 3ren emisio erregularren bidez hezkuntza-arloko hainbat programa egin zituen.
1988an, oposizio bidez, Televisión Españolan hasi zen lanean, RTVEren Valladoliden egoitza duen Gaztela eta Leongo Lurralde Zentroan.
Telebistan[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Azterketa ofizialak gainditu ostean, TVEk Madrilgo Torrespañan duen albistegien egoitza nagusira joan zen, Buenos días albistegiaren erredaktore eta noizbehinkako aurkezle lanak egitera.
1996-1999 bitartean, TVEren Telediario Matinal izeneko saioa aurkeztu zuen. Ondoren, 1999 urtetik 2003 urtera, asteburuetako albistegietako Gizarte eta Kultura Saileko buru izan zen Telediarios fin de semana izeneko saioan.
La 2 noticias albistegi-saioan ordezko aurkezlea eta 3. Telediarioko aurkezlea ere izan zen.[3] 2007 urteko irailetik 2018 urteko urrira, zuzenean aurkeztu zuen Canal 24 horas kateko La mañana en 24 horas, eta, aldi berean, ordezkapenak egin zituen Telediario Matinal saioan 2010etik 2012ra, eta Los desayunos de TVE saioan, ostera, 2012tik 2014ra.
2012ko urritik 2019ko irailera, Jefatura del Estado delakoari (Estatuko Burutzari) buruzko Audiencia abierta (Audientzia irekia) saioa aurkeztu zuen La 1 katean.[4]
2019ko irailetik 2021eko irailera TVEko Albistegien Elkarteko erredaktorea izan zen. Gero, TVEko Albistegien Arlo Nazionaleko zuzendariaren albokoa izan da.[5][6][7][8]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ (Ingelesez) M, David. (2023-02-10). «Ángeles Bravo edad【 TVE 】Wikipedia, marido, hijos, esposo, pareja» Marathi.TV (Noiz kontsultatua: 2023-04-17).
- ↑ (Gaztelaniaz) FormulaTV. «Ángeles Bravo» FormulaTV (Noiz kontsultatua: 2023-04-17).
- ↑ elEconomista.es. Vídeo: La presentadora del '24 Horas' que se escondió en directo tras una silla - Ecoteuve.es. .
- ↑ País, Ediciones El. (11 de octubre de 2012). TVE estrena un programa sobre la jefatura del Estado. .
- ↑ (Gaztelaniaz) «El Canal 24 horas reformula sus mañanas y aparta a Ángeles Bravo tras 11 años como presentadora» Vertele 2018-09-21 (Noiz kontsultatua: 2023-04-17).
- ↑ (Gaztelaniaz) prnoticias, redacción. (2018-09-24). «Ángeles Bravo se queda sin las mañanas del Canal 24 Horas tras 11 años» PR Noticias (Noiz kontsultatua: 2023-04-17).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Primeros cambios en el 24 Horas: llega a sus mañanas 'Diario 24 Horas'» El Español 2018-09-21 (Noiz kontsultatua: 2023-04-17).
- ↑ «Angeles bravo» vertele.eldiario.es (Noiz kontsultatua: 2023-04-17).