Aniceto Lagarde

Wikipedia, Entziklopedia askea
Aniceto Lagarde
Bizitza
JaiotzaIruñea1832ko apirilaren 17a
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaNafarroa Garaia1909ko urtarrilaren 27a (76 urte)
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaÉcole Centrale Paris
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmargolaria eta bideetako ingeniaria
KidetzaSan Fernandoko Arte Ederren Errege Akademia
Nafarroako Euskara Elkargoa

Aniceto Lagarde Karrikiri (Iruñea, 1832ko apirilaren 17a - ib., 1909ko urtarrilaren 27a) nafar margolari eta ingeniaria izan zen.

Nafarroako bide ingeniari izendatu zuten, baita Nafarroako gobernuarekin eta kulturarekin lotutako beste kargu batzuk ere. Marrazkizalea, Nafarroari buruzko marrazki eta grabatuen obra erregionalista zabala utzi zuen. Bere lanaren zati bat Recuerdos de una guerra civil liburuan argitaratu zen, Nafarroako azken karlistaldiko eta Iruñeko setioko eszenak biltzen dituena. Obran bere anaia Nemesio Lagarderen beste lan batzuk ere biltzen dira.

San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademiako kide izan zen, eta 1877an Nafarroako Euskal Elkargoaren sortzaileetako bat. Bertan, Arturo Kanpion, Hermilio Oloritz edo Serafin Olabe bezalako beste nafar ospetsu batzuek ere parte hartu zuten, besteak beste.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biografia
Nafarroa Garaia
Artikulu hau Nafarroa Garaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.