Animalien ugalketa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Ugalketa funtzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izaki bizidunek ugalketako funtzioari esker espezieak irautea lortzen dute. Hau da, espezie bereko izakien artean izaki berriak sor ditzakete ugalketa funtzioari esker. Izaki bizidunen ugalketa bi modutakoa izan daiteke: ugalketa sexuala edo ugalketa asexuala.


Ugalketa sexuala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ugalketa sexuala izaki berria beste bi izaki elkartzean sortzen denean gertatzen da; bata femeninoa eta bestea maskulinoa izango da. Ugalketa hau, ere ematen da zelula bakarreko izaki bizidunetan; adibidez, itsasbelarretan eta protozooetan.

Ugalketa sexuala animalietan

Animaliengan, ugalketa modu usuena sexuala da. Arrak emea ernaltzean, animalia berriaren enbrioia osatuko da, eta honela gara daiteke:

- Arrautzan, animalia obiparoetan gertatzen den moduan: arrainetan, anfibioetan, narrastietan eta hegaztietan.

- Emearen gorputzaren barnean, aninmalia bibiparoetan gertatzen den moduan; adibidez ugaztunetan.


Ugalketa asexuala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ugalketa asexualari ugalketa begetatiboa ere deitzen zaio. Ugalketa asexualean, izaki baten organismoaren atal baten bidez sortzen da izaki berria.

Ugalketa asexuala animalietan

Animalia simpleetan eta primitiboetan, hala nola belakietan edo itsas izarretan, ugalketa mota asexuala da. izaki berria bere espezieko izaki heldu baten atal batetik sortzen da.

Ugalketa asexualaren motak:

- Gemazio

- Puskaketa

- Erdibiditzea

- Esporulazioa

- Partenogenesi

- Polienbrionia