Ugalketa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Igela arrautza ernalduen artean.

Ugalketa prozesu biologiko bat da, non organismo biziengandik banako bizi berriak sortzen diren. Biziaren oinarrizko prozesua da, organismo oro ugalketaren emaitza baita. Ugalketa metodo ezagunak bi taldetan banatzen dira: sexuduna eta sexugabea.

Sexugabekoak, banako bat bakarrik ugaldu daiteke espezie bereko beste banakorik gabe. Adibidez, bakteria baten banaketa bi zelulatan sexugabeko ugalketa mota bat da. Baina sexugabeko ugalketa ez da zelulabakarretara mugatzen, landareen gehiengoak sexugabe ugaltzeko aukera ere baitute.

Sexu ugalketak bi banako edo gametoren arteko harremana behar du, sexu bakoitzekoa.

Sexugabeko ugalketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Banako berriak guraso bakar batetik sortzen da. 3 moduz egin ahal da: zatiketa, banaketa edo gemazioa.

  • Zatiketa: gurasoa bi zati edo gehiagotan banatzen da. Honela zati bakoitzak banako oso bat sortzeko gaitasuna du.
  • Polienbrionia: enbrioiak zenbait zatitan banatzen dira eta horietako bakoitzak norbanako osoa sortzen du. Sistema honen bidez, intsektuen kasuan, arrautza bakoitzetik 1000 inguru sor daitezke.
  • Gemazioa: gemak eratzean oinarritzen dira.

Sexu ugalketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: Sexu ugalketa

Sexu ugalketa animalietan ohikoena da. Bi izaki bizidun behar dira norbanako berria sortzeko. Sexu zelula espezializatuen edo gametoen partaidetzarekin egiten da.

Hiru etapa ditu:

  1. Gametoak eratzea
  2. Gametoen informazio genetiko biltzea
  3. Zigotoa edo enbrioia garatzea
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ugalketa Aldatu lotura Wikidatan