Ann Ward Radcliffe
Wikipedia(e)tik
Ann Ward Radcliffe ingeles idazlea izan zen (Londres, 1764 - 1823). Arrakasta handia lortu zuen 1791. urtean argitaratu zuen The Romance of the Forest (Oihaneko eleberria) obrari esker. Mundu miresgarria eta beldurgarria nahasi zituen maisutasun handiz bere eleberrietan, eta Ingalaterrako eleberrigile gotiko handientzat hartua da. Obra nagusiak: The Mysteries of Udolpho (1794, Udolforen Misterioak), The Italian, or The Confessional of the Black Penitents (1797, Italiarra, edo Beltz Penitentzigileen Aitorlekua), Gaston Blondevillekoa (1826an argitaratua) eta Poemak (1834an argitaratua).
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
