Anna Maria Bofarull

Wikipedia, Entziklopedia askea
Anna Maria Bofarull
Ahotsa
Bizitza
JaiotzaTarragona, 1979 (44/45 urte)
Herrialdea Katalunia
Hezkuntza
HeziketaPompeu Fabra Unibertsitatea
Centre d'Estudis Cinematogràfics de Catalunya (en) Itzuli
Hizkuntzakkatalana
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria, film screenwriter (en) Itzuli eta zinema ekoizlea

IMDB: nm1996233 Twitter: abofarull12 Instagram: abofarull Edit the value on Wikidata

Anna Maria Bofarull (Tarragona, Katalunia, 1979[1]) zinema gidoilaria, zuzendaria eta ekoizlea da. Konpromiso sozial handiko zinema sortzen du, eta protagonista femeninoetan oinarritzen da.[2]

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Humanitateetan lizentziatua da Pompeu Fabra Unibertsitatean, eta zinema-zuzendaritza titulua du Bartzelonako Centre d'Estudis Cinematogràfics de Catalunya-n. Parisen osatu zituen zinema ikasketak. Lehen lanak 2007an egin zituen.

Lehen film luzea Notas al pie dokumentala izan zen, XX. mendeko memoria espainiarrari buruzkoa. 2011n, Dahlako errefuxiatu-eremuetan bizi zen Dadah-ri buruzko dokumental bat estreinatu zuen Hammadak izenekoa. Sonata para un violoncelo lanean (2014) bereziki ezaguna duen gai bat planteatzen zuen: fibromialgia, amak pairatzen duen gaixotasuna. Julia izeneko biolontxelo-jole baten istorioa kontatzen du. Mikromezenasgoari esker lortu zuen aurrera ateratzea, eta Malagako Zinemaldian estreinatu zuten.[3]

2021ean ¡No pasarán! estrenatu zuen Dolores Ibarruri eta meatzariaren emazte eta alaba izateagatik egindako prozesuari buruzko serie txiki bat.[4]

Hirugarren film luzea Sinjar (2021) da, Nora Navas eta Guim Puig-ekin. Estatu Islamikoko soldaduen sarraskia erakusten du Sinjar hirian, Kurdistan irakiarrean, borrokatzen diren hiru emakumeren istorio errealetan oinarritutako fikzio batean: "emakume-begiz ikusitako gerra-filma".[5] Hadia (Halima Ilter) esklabo bihurtu dute. Arjin (Iman Ido Koro) gazteak gatibutasunetik ihes egitea lortu du, eta Bartzelonako Carlota (Nora Navas) arrastorik utzi gabe yihadarekin bat egin duen semearen bila dabil etsi-etsian.[6]

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • A las alambradas (corto)
  • Pasajes (corto)
  • Notas al pie (2008) (documental)
  • Hammada (2011)
  • Sonata para violoncelo (2014)[7]
  • Barcelona 1714 (2019)[8]
  • ¡No pasarán! (2020)
  • Sitjar (2021)[9][10]


Sariak eta ohoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2009 Notas al pié, Reykjavikeko Nazioarteko Zinemaldian saritua
  • 2014 Ikusleen Saria Seminician, Sonata para violonchelo

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]