Antònia Font
Wikipedia(e)tik
| Antònia Font | ||
|---|---|---|
Palmako taldea zuzenean.
|
||
| Datuak | ||
| Jatorria | Balear Uharteak | |
| Musika mota | Pop | |
| Urteak | 1997 - gaur egun | |
| Diskoetxeak | Blau/DiscMedi | |
| Webgunea | [1] | |
| Taldekideak | ||
| * Jaume Manresa: teklatuak. | ||
Antònia Font katalunierazko musika talde mallorcarra da, pop estilokoa.
Euren originaltasuna datza batik bat abestien letren fantasia eta umorean, espazioa eta robotak gai nagusien artean egonda. Halaber, bertakotasuna eta unibertsaltasuna etengabean uztartzen dituzte.
Bestela, nahiz eta taldea izan eta ez abeslari bakarra, pertsona baten izen propioa daukate, eta kide guztiak gizonezkoak diren arren, emakumearen izena da eurena, unibertsitate garaiko euren lagun batena dena.
Diskografia [aldatu]
- 1999: "Antònia Font"
- 2001: "A Rússia"
- 2002: "Alegria"
- 2004: "Taxi"
- 2006: "Batiscafo Katiuscas"
- 2007: "Coser i cantar" (Bratislavako orkestrarekin batera eginda)
- 2011: "Lamparetes"
- 2012: "Vostè és aquí"
Ikus, gainera [aldatu]
Kanpo loturak [aldatu]
- (Katalanez) Taldearen webgune ofiziala
- (Katalanez) FacebookAntonia Font, Facebook Fans