Balear uharteak

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Balear uharteak / Balearrak
Islas Baleares
Illes Balears

Autonomia erkidegoa
Balear uharteetako bandera Balear uharteetako armarria
Hiriburua Palma Mallorcakoa
Probintziak bakarra
Herritarra balear
Localización de las Islas Baleares.svg
Eremua
- Espainiaren
4.992 km²
% 1,0
Biztanleria
- Espainiaren
Dentsitatea
1.001.062 (2006)
% 2,2
195,55 bizt/km²
ISO 3166-2 ES-IB
Estatutua 1983ko martxoaren 1a
Presidentea José Ramón Bauzá (PP)
Hizkuntza ofiziala(k) katalana eta gaztelania
Espainiako Gorteak
- Kongresuan
- Senatuan

8 eserleku
4 eserleku
www.caib.es

Balear uharteak edo Balearrak[1][2] (katalanez: Illes Balears edo Balears; gaztelaniaz: Islas Baleares edo Baleares) Mediterraneoko uhartedi bat eta Espainiako autonomia erkidego bat da. Lau uharte nagusik (Mallorca, Menorca, Eivissa eta Formentera) eta beste uharte txikiago ugarik (Cabrera, Dragonera eta Conejera dira garrantzizkoenak) osatzen dute. Iberiar penintsularen ekialdean daude. Autonomia erkidegoaren hiriburua Palma Mallorcakoa da; eta beste hiri nagusiak, Formentor, Eivissa, Maó, Pollença eta Sóller. Hizkuntzaren ikuspegitik, Balearrak Katalan Herrietako parte dira.

Geografia

Uharteok bi taldetan banatu ohi dira:

  • Gimnesiak: Menorca, Mallorca eta Cabrerako uharteak eta ondoko beste uharte txikiago batzuk (Dragonera eta Aire, besteak beste).

Gehienak erliebe apaleko uharteak diren arren, bi mendilerro bereiz daitezke Mallorca uhartean, Mendikate Betikoaren jarraian (Puig Major, 1.452 m). Eivissako mendiak apalagoak dira (Talaiasa, 475 m). Klima mediterraneoa da, tenperaturak gozoak (5-35 Â°C) eta prezipitazioak urriak (550 mm urtean).

Historia

Balear herria izan zen bertako lehen biztanlea; gero, feniziarren, greziarren eta erromatarren kolonizazioa izan zuten Balear uharteek. Bandaloen eskuetan egon ondoan, VIII. mendean musulmanak egokitu ziren han. Lau mende luze eman ondoren, Jakue I.a Konkistatzailea Kataluniako erregeak konkistatu (1229) eta Mallorcako Erresuma osatu ondoren, Aragoiko koroaren parte bihurtu ziren (1349).

Errege-erregina Katolikoen garaian (XV m.) Espainiako koroapean geratu zen, eta bi mende eta erdi geroago Menorca britainiarren esku gelditu zen (1713, Utrechteko Ituna). 1802. urtean Menorca Espainiako koroaren eskuetara igaro zen berriz ere.

Ekonomia

Balear uharteak turismo lekuak dira batez ere, berezko aberastasunek horretarako aukera bikaina eskaintzen baitute: hondartzak, arte monumentuak (Palmako katedrala, Bellver gaztelua eta Palmako Lonja; Eivissako hiri multzoa, Menorcako monumentu megalitikoak, Drach haitzuloak, eta abar). Nekazaritza (fruituak eta barazkiak), abeltzaintza, eskulangintza, ehun langintza eta Mallorca inguruko industria dira gainerako baliabide ekonomikorik garrantzitsuenak. Son Sant Joan, Palma Mallorcakoko aireportuak, Espainiako aire trafiko handiena bideratzen du.

Hizkuntza

Balear uharteetako hizkuntza katalana da (balear dialektoa, ekialdeko katalana). Gaztelaniarekin batera, katalana hizkuntza ofiziala da Balear uharteetan. Balearretako katalan dialektoan hiru azpidialekto bereizten dira: mallorquí, menorquí eta eivissenc (Mallorcakoa, Menorcakoa eta Eivissakoa).

Hedabideak

Balear ezagunak

Erreferentziak

Kanpo loturak

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Balear uharteak Aldatu lotura Wikidatan