Anthony Perkins

Wikipedia, Entziklopedia askea
Allan Warrenek 1975ean egindako erretratua.

Anthony Perkins (New York, AEB, 1932ko apirilaren 4a - Los Angeles, 1992ko irailaren 12a) Estatu Batuetako zinema-antzezlea izan zen.

Biografia

Antzerkian jardun zuen gaztetatik. George Kucoren The Actress (1953, "Emakume aktorea") filma izan zen zineman egin zuen lehen lana. Hitchcocken Psycho (1960, "Psikosia") filmeko protagonista izan zen; lan horrekin arrakasta handia izan zuen. Geroztik gisa horretako antzezlanak egin izan zituen gehienetan. 1986an Psycho III ("Psikosia III") filmaren zuzendaria izan zen. Beste film ezagunak dira: Fedra (1962), The Trial (1962, "Auzia"), The Life and Times of Judge Roy Bean (1972, "Roy Bean epailearen bizitza eta garaia"), Murder on the Orient Expres (1974, "Hilketa Orient Expresen").

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Anthony Perkins Aldatu lotura Wikidatan