Antikoagulatzaile
Wikipedia(e)tik
Antikoagulatzailea edo antigatzatzailea odol-gatzatzea, hau da, tronbo edo enboloak sortzea, eragozten duen farmakoa da.
Antikoagulatzaileak asaldura tronbotikoak dituzten gaixoetan erabil daitezke edo baita transfusiorako odol poltsa edo dialisirako ekipoetan ere.
Heparina edo Acenocumarol ("Sintrom") antikoagulatzaileak dira.
| Artikulu hau medikuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |