Odol-transfusio

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Hematie-kontzentratua, CPDA (zitratoa, fosfatoa, dextrosa, adenina) disoluzioan.

Odol-transfusioa pertsona baten odola beste batengan sarraraztea da.

Lehenbiziko transfusioak XVII. mendean egin baziren ere, odol taldeen arteko elkartezintasuna arautzen duten legeak ezagutzen ez zirenez, bertan behera utzi behar izan ziren. XX. mendearen hasieran, Karl Landsteiner austriarrak odol taldeak eta haiek elkartzeko legeak aurkitu zituenean, berriz egiten hasi ziren, emaitza hobeekin. Gaur egun, ohiko bihurtu da transfusioa eta, gehienetan, odol talde eta Rh bereko pertsonen artean egiten da. Badira, hala ere, edozein taldetako odola jaso dezaketen pertsonak (AB odol taldekoak, hartzaile unibertsalak) eta, orobat, edozein taldetakoei eman diezaieketenak (0 taldekoak, emaile unibertsalak).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Odol-transfusio Aldatu lotura Wikidatan