Tronbosi

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Odol koagulu baten diagrama

Zirkulazio sisteman odola koagulatzearen ondorioa da tronbosia, miokardio infartu akutuaren eragilea izan daitekeena. Plaketa edo fibrina agregatuek odol baso bat estaltzen dutenean sortzen den prozesu patologikoa ere honela ezagutzen da.

Tronbosiaren eragileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tronbosia gertatzeko hiru baldintza bete behar dira:

Alterazio endoteliala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tronbosiaren hasiera da. Basoaren barruko egiturak zirkulazioarekin kontaktuan jartzean, plaketak itsasten zaizkie eta koagulazio faktoreak aktibatzen dituzte. Honek odol koagulazioa abiarazten du eta fibrina eta plaketetan aberatsa den lehen tronboaren eraketa gertatuko da.

Zirkulazio estasia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zirkulazio geldoa dela eta, lehen tronboari eritrozito eta fibrina geruza berriak itsasten zaizkio. Tronboa hazi egiten da aposizioz, tronbo gorria sortuz. Hau fibrina eta eritrozitoz osatuta dago, plaketa gutxirekin.

Egoera hiperkoagulatzailea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Substantzia koagulatzaile gehiegi izateak koagulazioa errazten du, esaterako tumoreak dituzten gaixoetan.

Tronbosia eta enbolia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tronbosia koagulu batek eragindako odol baso baten butxadura da, normalean basoaren horman hazten den ateroma plaka batek eragindakoa.

Plaka hori hormatik askatzen bada, enbolo izena hartuko du eta organismoaren edozein lekutara helduko da odolaren bidez, gehienetan biriketara. Aitzitik, enbolo hauek osagai desberdinez osatuak egon daitezke; enbolo infekziosoak, kolesterol kristalezkoak...