Antinoo
Wikipedia(e)tik
Antinoo (antzinako grezieraz: Ἀντίνοος, Antinoös;Bitinia, c. 111ko azaroaren 27a – Nilo ibaia, 130eko urriaren 30 baino lehen) greziar gaztea, edertasun handikoa, Hadriano enperadorearen kutuna eta, agian, maitalea. Nilo ibaian ito zen 130. urtean, diotenez enperadorearen bizitza luzatzearren. Enperadoreak jainkotu egin zuen, eta tenplu bat eraiki zion, Antinopolis edo Antinoe izeneko hiria haren oroimenean sortuz. Estatua askoren inspirazio iturria izan da eta harri grabatu eta dominetan ere ageri da.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.