Antonín Mrkos

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu


Antonín Mrkos (txekieraz ˈantoɲiːn ˈmr̩kos ahoskatua; Střemchoví, 1918ko urtarrilak 27-Praga, 1996ko maiatzak 29) txekoslobakiar astronomo bat izan zen.

18 hilabete eman zituen Antartikan 1950eko hamarkadako sobietar espedizio bateko kide bezala, aurora australa eta beste fenomeno batzuk aztertzeko asmoz. Skalnaté Pleso Behatokian ere lan egin zuen.

18D/Perrine-Mrkos, 45P/Honda-Mrkos-Pajdusakova, 124P/Mrkos eta 143P/Kowal-Mrkos aldikako kometak aurkitu edo elkaraurkitu zituen C/1957 P1 ez aldikako kometa dizdiratsua ere aurkitu zuen (garaiko izendapenez 1957d Kometa).

Asteroide ugari ere aurkitu zituen, horien artean Amor familiako 5797 Bivoj eta 3451 Mentor troiar asteroidea. 1832 Mrkos asteroidea bere omenez izendatu zen.