Txekoslovakia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Txekoslovakia
Československo

1918 – 1992
Errepublika
Flag of the Czech Republic.svg CoA CSFRc.svg
LocationCzechoslovakia.png
Txekoslovakiaren kokapena
Austria-Hungariako Inperiotik banaketa 1918
Estatu sozialista bihurtzen da 1948
Ezeztapena 1992
Hiriburua Praga
Hizkuntza(k) Txekiera, eslovakiera
Eremua 127.900 (1993)
Biztanleria 15.600.000 (1993)
Dirua Txekoslovakiar koroa
Interneteko domeinua cs
Telefono aurrezenbakia +42
Goiburua Pravda vítězí
Ereserkia Kde domov můj? eta Nad Tatrou sa blýska
<< Aurrekoa
Flag of Austria-Hungary 1869-1918.svg Austria-Hungariako Inperioa
Ondorengoak >>
Txekiar Errepublika Flag of the Czech Republic.svg
Eslovakia Flag of Slovakia.svg


Txekoslovakia Europa erdialdeko estatu bat zen, 1918 urtetik 1993 urtera iraun zuena (gobernua erbestean izan zuena Bigarren Mundu Gerra garaian). 1993ko urtarrilaren 1ean Txekoslovakia bekean erdibitu zen, Txekia eta Eslovakia estatuak sortuz.

Eduki-taula

[aldatu] Historia

[aldatu] Aurreko garaiak

  • V. mendean tribu eslaviarrak Bohemia eta Moraviako lurraldeetara iritsi ziren eta bereganatu zuten aurretik zeltiarrek eta germaniarrek okupatutako eremu hura.
  • VI. mendean avaroek ingurua inbaditu eta eslaviarrak menperatu zituzten, bertan inperio bat sortuz.
  • IX. mendean Moraviako herria Karlomagnori batu zitzaion. Honen ondorengoek erresuma independientea sortu zuten, Moraviako Inperio Handia, Eslovakiako mendebaldea, Bohemia, Silesia, Polonia eta Hungariako mendebaldea hartuta.
    • 870. urtean Praga Inperioko hiri nagusi bilakatu zen. Bizanziotik alfabeto zirilikoa jaso zuten.
    • 885. urtean Erromako Elizaren menpe gelditu zen.
  • 950. urtean Sakro Inperio Erromatar Germaniko izenekora sartu zuten.
  • 1212an Aita Santuak Otaker I errege izendatu zuen.
  • XIV. mendean Karlos IV erregeak Erdialdeko Europaren Unibertsitatea sortu zuen, kultura bultzatuz eta aro sozialki eta politikoki distiratsua abiatuz. Inperioa zabaltzen zen orduan Baltikotik Adriatikora.
  • 1415 Jan Hus iraultzailea erail zuten, Elizan erreformak sartzen saiatu zena.
  • 1424an Jan Zizka ere, Hus-en jarraitzailea, akabatu zuten. Urte haietan, iraultzaile hauek Praga defendatu zuten Aita Santuak bultzatutako gurutzada batetik. Podebrand-eko Gorka protestantea errege izendatu zuten, Europako lehenengoa.
  • XV. mende hartan Vladislav II jatorriz poloniarra Bohemiako errege izendatu zuten. Aurrerantzean Hungariako errege ere izan zen.
  • 1526an Habsburgeko Fernando, katolikoa, errege koroatu zuten. Hurrengo urteak protestante eta katolikoen arteko liskarrek markatu zituzten.
  • 1618an 30 Urteko Gerratea hasi zen, lurralde eslaviar hauek suntsituta utzi zituena. Inperio katoliko berriak (Austriar-Hungariarra) Vienan ezarri zuen hiruburua.
  • XIX. mendean Bohemia eta Moravian jendea hasi zen mugitzen landa-eskualdeetatik hiriguneetara, industriak erakarrita. Hirietan alemaniarrak ziren nagusi, eta horrek lagundu zuen kontzientzia nazionalista sortzen txekiar eta eslovakiarrengan.
    • 1848an txekiarrak Inperio Austriar-Hungariarraren aurka matxinatu ziren Pragan txekiar eta esloviakarren batasuna lortzeko xedeaz.

[aldatu] Txekoslovakiar estatuaren historia

  • 1918ko azaroaren 14an sortu zen Txekoeslovakiar errepublika, Bohemia, Moravia, Eslovakia eta Silesiako eta Karpato-Ruteniako zati batzuk hartu zituen barne orduan.
  • 1920an lehenengo konstituzioa egin zuten.
  • 1930 inguruan mundu mailako krisi ekonomikoak bat egin zuen herrialdearen barneko gatazkekin, txekiarrak eslovakiarrekin alde batetik eta herrialdean bizi ziren alemaniarrekin beste batetik.
Txekoslovakia 1920-1938
  • 1939an Eslovakia alemaniar nazien menpe gelditu zen.
  • 1960an, beste konstituzio baten arabera, Txekoslovakia errepublika sozialista bihurtu zen.

[aldatu] Biografia interesgarriak

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Txekoslovakia

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak
Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak