Anton Erkoreka

Wikipedia, Entziklopedia askea
Anton Erkoreka
Bizitza
JaiotzaBermeo1950eko azaroaren 17a (73 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaSalamancako Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakantropologoa, medikua eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea

Inguma: anton-erkoreka-barrena

Anton Erkoreka Barrena (Bermeo, 1950eko azaroaren 17a - ) medikua, etnografoa eta medikuntzaren historialaria da. Osakidetzan familia mediku moduan lan egin zuen 20 urtez (1977-1997). EHUn osasun publikoko irakasle izan zen eta gaur egun medikuntzaren historiaren irakasle titularra da. Salamancako Unibertsitateko doktorea da medikuntzan eta 1998tik aurrera Medikuntza eta Zientzia Historiaren Euskal Museoaren zuzendaria. Bizkaiko campuseko errektoreorde izan zen 2004-2005 urteetan. Bere ikerketa arloak gaixotasunen historia, bereziki espainiar gripe izeneko pandemia, herritar medikuntza eta giza populazioaren ikerkuntzak dira.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere obra oparoa da, medikuntza eta historia arloan jorratu du batez ere. Bere liburuak hurrenkera kronologikoan:

Beste hainbat liburutan ere parte hartu du, egilekide:

  • Cuarenta años de antropología de la medicina en España (1960-2000) (2000). ISBN 84-7290-152-1, 353-446. orrialdeak.
  • Exvotos y ofrendas a la Virgen de Orito (Monforte del Cid, Alicante) en el siglo XVII (1999), 2. liburukia, ISBN 84-88544-74-4, 61-64. orrialdeak.
  • Patologías por las que se recurre a santuarios en el País Vasco (1989). 3. liburukia, ISBN 84-7658-149-1, 338-352. orrialdeak.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]