Antoni Ros-Marbà

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Antoni Ros-Marbà (Hospitalet de Llobregat, 1937) katalan orkestra-zuzendaria da. Bartzelonako Kontserbatorioan sartu zen, eta hango zuzendaritzan lan egin zuen Toldrárekin batera. Celibidacherekin ikasi zuen Vienan, eta Martinonekin, Dusseldorfen. 1965ean, Radiotelevisión Española orkestra sinfonikoaren zuzendari izendatu zuten, eta hainbat orkestra ospetsu zuzendu ditu harrezkero: Ciudad de Barcelona Orkestra (1967), Espainiako Orkestra Nazionala (1978-1981) eta Holandako Ganbera Orkestra (1979). Era berean, Operako Antzoki Nazional-Errege Antzokiko musika-zuzendari ere izan zen. Estilo eklektikoko zuzendaria da, eta haren errepertorioan nabarmentzekoak dira obra barrokoak eta erromantikoak. Nazioartean karrera zabala osatu du orkestra-zuzendari gisa. Konposizioaren alorrean, Manuel de Fallaren Fuego fatuo eta Concierto desconcertante (1986) obrak suite orkestral gisara moldatu ditu. Espainiako Musikako Sari Nazionala (1989an, Cristóbal Halffterrekin batera) eta Kataluniako Generalitatearen Creu de Sant Jordi saria eman dizkiote.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]