Antzar Eguna

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Jasoaldian antzarrari eusten.
1919ko Antzar Eguna.

Antzar Eguna Lekeition (Bizkaia) urtero, irailaren 5ean ospatzen den eguna da. San Antolin jaietako egun garrantzitsuena da eta portuan egiten den antzara-jokoa da eguneko ekitaldi nagusia.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tradizio handia du Antzar Egunak Lekeition, 350 urte baino gehiagoko historia dokumentatua baitu. Hasieran, Antzar Eguna Andra Maria edo Roke Deuna egunean ospatzen zen, 1877an gaur eguneko datara mugitu zen arte. Egun portuko uretan egiten bada ere, 1722ra arte, antzara-jokoa herriko plazan egiten zen, Euskal Herriko beste hainbat lekutan gaur egun ere egiten den modura, zaldiak erabiliz.

Manuel Larramendik Lekeition egiten denaren joko oso antzekoa Pasaian egiten zela ere adierazi zuen bere Corografia de Guipuzcoa lanean (1754).

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]