Araba Euskaraz Bandera

Wikipedia, Entziklopedia askea

Araba Euskaraz Bandera Arabako Errioxako Lapuebla de Labarca herrian jokaturiko estropada bi izan ziren, bertan egindako Araba Euskaraz ikastolen jaien barnean antolatuak. Ebro ibaian jokatu ziren estropadak.

Araba Euskaraz 1994[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Non eta mugan goiburuarekin antolaturiko jai hartan, honako hau izan zen sailkapen orokorra:

  1. Kaiku
  2. Trintxerpe
  3. Ondarroa
  4. Orio B
  5. Kalparra (S. Pedro B)
  6. Isuntza

Araba Euskaraz 1999[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekainaren 20an izan zen, eta Uztaz uzta, alez ale goiburua zuen jaiak. Hasieran kanporaketak izan ziren eta Kaiku eta Hernani iritsi ziren finalera. 1800 metrotako distantzia egin zuten eta 6 ziaboga izan zituzten.

Postua Taldea Denbora
1 Kaiku 10:41:78
2 Hernani 11:27:56
3 Algorta 11:37:90
4 Santurtzi 11:58:84
5 Ur Joko 12:44:12

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]