Ebro
|
||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| Kokapena | Euskal Herria | |||||
| Luzera | 910 km | |||||
| Arroa | 86.100 km² | |||||
| Emaria | 426 m³/s | |||||
| Iturburua | Kantabria (1.980 m) | |||||
| Ibai ahoa | Mediterraneoa | |||||
Ebro[1][2] Araba eta Nafarroako beheko aldeko lurrak ureztatzen dituen ibaia da, zatirik handienean euskal lurraldeak ezkerreko aldean ukituz, Tuterako merindadean izan ezik. Nafarroa 107 kilometrotan zehar zeharkatzen du[3]. Espainian emari handiena duen ibaia da, eta izen berbera daukan ibarra zeharkatuta (86.100 km²) Mediterraneo itsasoan isurtzen da sorburutik 910 kilometrora, Ebroren Delta sortuz.
Ebro ibaia, Fontibren (Kantabria) jaiotzen da, 1980 metroko garaieran, eta Reinosa, Miranda Ebro, Haro, Logroño, Calahorra, Alfaro, Tutera, Alagón, Zaragoza, Caspe, Mequinenza, Riba-Roja d'Ebro, Tortosa, Amposta, Sant Jaume d'Enveja eta Deltebre herriak zeharkatzen ditu Mediterraneorako bidean.
Haren ibarra mugatzen dituzten mendikateak hauek dira:
- Pirinioak iparraldean .
- Iberiar sistema hegoaldean.
- Europako Mendiak haren jaiotzean.
Eduki-taula |
Izena [aldatu]
Ibaiaren izena grezieraz Έβρος zen eta latinez Iberus. Izenaren jatorria Iber omen da (geroago Iberia izena emango zuena). Ibar euskal hitzak ere nolabaiteko lotura duke horrekin.
Datu geografikoak [aldatu]
Ebro ibaiak, Kantabria, Gaztela-Leon, Euskal Autonomia Erkidegoa, Errioxa, Nafarroa, Aragoi eta Katalunia zeharkatzen ditu. Araba eta Burgos artean, muga naturala da.
910 kilometroko luzera du.
Iturburua, lehen Fontibre zela uste zen, 880 metrora; gaur egun, ordea, Ebro ibaiaren iturburua Hijar ibaian kokatzen da, 1980 metrora.
Ebro ibaiaren Deltak 7802 hektareako zabalera du, eta bere barnean, Espainiako arroz landaketa nagusienak egiten dira. Gaur egun, gune natural honek natura parkea osatzen du 1983. urtetik.
Datu hidrografikoak [aldatu]
Ebro ibaia ibai emaritsua da, eta batez beste 426 m³/segundoko emaria du, baina gorabehera handiak izaten ditu urtean zehar. Udan, lehorte gogorrak direla eta, haren emaria oso urria izaten da; udaberrian, berriz, Pirinioetako elurren urtzea dela eta, haren emariak puntu gorena izaten du, horren adibidea, lehorte garaian Tortosan (Ebroren Deltan) 32m³/s ko emaria dugu, eta uholde garaian, berriz, 10.000 m³/s baino gehiago.
Zaragoza hirian, uholde handienetan ondorengo datuak hartu ziren:
- 1888ko martxoan: 3.760 m³/s
- 1891ko urtarrilean: 3.250 m³/s
- 1892ko otsailean: 3.790 m³/s
- 1895eko urtarrilean: 3.118 m³/s
- 1930eko martxoan: 3.600 m³/s
- 1930eko abenduan: 3.000 m³/s
- 1937ko urrian: 3.000 m³/s
- 1941eko urtarrilean: 4.000 m³/s
- 1952ko otsailean: 3.260 m³/s
- 1961eko urtarrilean: 4.130 m³/s
- 1966ko azaroan: 3.154 m³/s
- 2003ko otsailean: 2.957 m³/s
- 2003ko martxoan: 2.220 m³/s
Ibaiadar nagusiak [aldatu]
Ezkerretik [aldatu]
- Nela ibaia
- Jerea ibaia
- Baias ibaia
- Zadorra ibaia
- Ega ibaia
- Aragoi ibaia 1300 hm³/urtero
- Arba ibaia
- Gallego ibaia 1000 hm³/urtero
- Segre ibaia
Eskuinetik [aldatu]
- Oka ibaia
- Tiron ibaia
- Najerilla ibaia
- Daroca ibaia
- Iregua ibaia
- Leza ibaia
- Zidakos ibaia
- Alhama ibaia
- Queiles ibaia 20 hm³/urtero
- Huecha ibaia 40 hm³/urtero
- Jalón ibaia 650 hm³/urtero
- Huerva ibaia 35 hm³/urtero
- Aguas Vivas ibaia 35 hm³/urtero
- Martin ibaia 60 hm³/urtero
- Guadalope ibaia 250 hm³/urtero
- Matarraña ibaia 50 hm³/urtero
Urtegiak [aldatu]
Ebrok urtegi anitz ditu, haietatik garrantzitsuenak honako hauek:
- Ebroko urtegia, iturburuan.
- Mequinenzako urtegia
- Ribarojako urtegia
Ekoizpen elektrikoa [aldatu]
Ebro ibaiaren bidean, zenbait urtegi daude, bertan Espainiako energia hidroelektrikoaren zati nabarmena ekoizten dute.
- 74 zentral Huesca probintzian 2.787.000.000 kW/h ekoizpenaz.
- 30 zentral Zaragoza probintzian 761.000.000 kW/h ekoizpenaz.
- 34 zentral Teruel probintzian 28.000.000 kW/h ekoizpenaz.
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ Euskaltzaindia, Europako toponimia fisikoa, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0159.pdf
- ↑ Euskaltzaindia: 166. araua: Euskal Herriko ibaiak.
- ↑ (Gaztelaniaz) Navarra: Hidrografía, Auñamendi eusko entziklopedia, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0159.pdf. Noiz kontsultatua: 2010-10-22
Kanpo loturak [aldatu]
- (Gaztelaniaz) Ebroko Konfederazio Hidrografikoa.
- (Gaztelaniaz) Ebroko ibarreko urtegien egoera.