Arabako Fournier Karta Museoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Arabako Fournier Karta Museoa
Arabako Fournier Karta Museoa
Arabako Fournier Karta Museoa eta Arkeologia museoa.
Herrialdea Euskal HerriaEuskal Herria
Hiria Araba Gasteiz, Araba
Helbidea Bibat. Haiztogile kalea, 54.
Gasteizko Alde Zaharra
Posta-kodea 01001
Koordenatuak
Arabako Fournier Karta Museoa non dagoen adierazten duen Gasteiz erdiguneko mapa
Arabako Fournier Karta Museoa
Arabako Fournier Karta Museoa (Gasteiz erdigunea)
Irekitze data 1986
Bibat multzoa 2009
Telefono zenbakia 945 20 37 07 / 18 19 20
e-posta museonaipes@alava.net
[1]

Arabako Fournier Karta Museoa Arabako Gasteiz hiriburuan dagoen kartei buruzko museo bat da. Gasteizko Alde Zaharreko Haiztogile kaleko 54. zenbakian kokatzen da. Bestalde Bibat eraikin berberean Arkeologia museoa ere kokatzen da. Bibat museo multzoa 2009. urtean eraiki zen. Arabako Fournier Karta Museoak, XV. mendetik gaur egun arteko karten bilakaeraren inguruko ibilbide historikoa, teknikoa eta tematikoa eskaintzen du. Museoaren bildumak kontinente guztietako karta-sortak ditu.

Ibilbidea Bendaña jauregiko patioan hasten da, non kartak inprimatzeko teknika ezberdinak aurkeztu eta azaltzen baitira.

Bertan, bildumako karta zaharrenetako batzuk ikus ditzakegu, Proventzako karta-sorta edota Rhin garaiko paper orria kasu, Erdi Arokoak biak, baita Espainian XIX. mendean litografiatutako lehen karta-sortak ere.

Museoan arreta berezia eskaini behar zaio Vitoria-Gasteizen Heraclio Fournier Gonzálezek sortu eta haren iloba Félix Alfaro Fournierek jarraitutako Karta-enpresaren historia eta garapenari. Bigarren hau izan zen museo honen bildumaren sustatzailea.

Bigarren solairuko aretoak gaika antolatuta daude: jokoak, literatura, geografia, musika, magia, tarota...


Eraikina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1994az geroztik, Arabako Fournier Karta Museoko egoitza Bendaña jauregian dago. Eraikina Errenazimentukoa da, XVI. mendeko lehen erdian eraiki zen eta Vitoria-Gasteizko hirigune historikoan dago.

Ordutegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Asteartetik ostiralera: 10etatik 14etara eta 16etatik 18.30etara.
  • Larunbatak: 10etatik 14etara.
  • Igandeak eta jaiegunak: 11etatik 14etara.
  • Astelehenak, itxita.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]