Arangurengo erromatar kanpalekua

Koordenatuak: 42°46′44″N 1°33′02″W / 42.77887168°N 1.55045441°W / 42.77887168; -1.55045441
Wikipedia, Entziklopedia askea
Arangurengo erromatar kanpalekua
Datuak
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaAranguren
Koordenatuak42°46′44″N 1°33′02″W / 42.77887168°N 1.55045441°W / 42.77887168; -1.55045441
Map
GaraiaErromatar Errepublika eta Aro Modernoa
Altitudea663 m

Arangurengo erromatar kanpalekua, Arangurengo bailaran, Zarbeta[1] (edo Zaroeta[2] edo Zarueta[3]) mendiaren tontorrean egon zen erromatar kanpaleku militarra izan zen. Egungo Ezkoriz Zolinako aintzira eta Hiri Hondakinak Tratatzeko Gongorako Zentroa artean dago[4], Iruñetik 8 Km-tara. Pompeyo eta Sertorioren arteko gerlan erabili zen Errepublikaren amaieran, seguruenik K.a. 75/74. neguan. Javier Armendariz nafar arkeologoak aurkitu zuen[5] 1990ko kanpainan[6].

3 kilometro ekialdera, Irulegiko herri harresitua egon zen, Sertorioren gerren eragina jaso zuena.

Ezaugarri fisikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Airetiko argazkiek erakutsi zutenez, muino hori babeserako esparru artifizial batez inguratuta dago. Kasu honetan, defentsak ez ziren harrizko harresiekin eraiki, hobi eta lubeten bidez baizik, lurraren orografia egokia aprobetxatuz. Kanpamentu erromatar horrek 30.000 metro karratu inguru hartzen zituen, eta haren perimetroa indartu egin zen[2].

Tipologiaren ikuspegitik, aztarnategi hau castra neceessaria motaren barruan interpretatzen da[7]. Erromatarrek, kanpaina militarrean zeudenean, lurraldean aurrera eginez, askotan, kanpamendua edonon kokatu behar izaten zen et horri. castra necessaria esaten zieten[8]. Horrelakoetan ezin zuten ohikoak zituzten planoen bidez eraiki, testuinguruak eskaintzen zuenari moldatu beharra zutelako. Arangurengo kanpalekuaren kasuan, agger-aren zati gehiena muinoaren beraren mugek definitzen dute, muinoaren hego-mendebaldean dagoen beheranzko ezproi estu bat izan ezik, zeina artifizialki moztu baitzen gainaldeko haitz zulatuz[7].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Urrutia, Javier. «Mendikat → Zarbeta (654 m)» www.mendikat.net (Noiz kontsultatua: 2023-09-30).
  2. a b (Gaztelaniaz) Vigor, iñaki. (2018-07-31). «Un campamento romano en el Valle de Aranguren» GARA (Baigorri Argitaletxea SA) (Noiz kontsultatua: 2023-04-10).
  3. «Zarueta - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2023-04-10).
  4. (Gaztelaniaz) «Un campamento romano cerca de «la principal ciudad de los vascones»» Naiz 2018-07-24 (Noiz kontsultatua: 2023-09-30).
  5. (Gaztelaniaz) Armendariz Martija, Javier. (2005). «Propuesta de identificación del campamento de invierno de Pompeyo en territorio vascón» Trabajos de arqueología Navarra 18: 41-64. ISSN 0211-5174..
  6. Ansa, Mikel P.. «Konkistaren trazak» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-04-10).
  7. a b Armendáriz Martija, Javier. (2008). De aldeas a ciudades: el poblamiento durante el primer milenio a. C. en Navarra. Nafarroako Gobernua. Kultura eta turismo zuzendaritza nagusia. Vianako printzea erakundea., 1624 or. ISBN 9788423531011. PMC 317588231. (Noiz kontsultatua: 2019-01-13).
  8. (Gaztelaniaz) «Castramentación romana: Un apresurado repaso y algunos ejemplos prácticos» Viapraetoria 2008-06-24 (Noiz kontsultatua: 2024-04-29).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]