Aranguren
- Artikulu hau Nafarroako udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus Aranguren (argipena).
|
Aranguren |
|||
|---|---|---|---|
|
|
|||
| Izen ofiziala | Aranguren | ||
| Estatua Erkidegoa Merindadea Eskualdea |
Espainia Nafarroako Foru Erkidegoa Iruñeko merindadea Iruñerria |
||
| Alkatea | Manuel Romero Pardo (Herri Kandidatura, ezkerreko indep.) |
||
| Herritarra | arangurendar | ||
| Koordenatuak | 42°47′21″N 1°32′10″W / 42.78917°N 1.53611°WKoordenatuak: 42°47′21″N 1°32′10″W / 42.78917°N 1.53611°W | ||
| Eremua | 40,60 km2 | ||
| Garaiera | 442 m | ||
| Distantzia | 3 km Iruñera | ||
| Posta kodea | 31192 |
||
| Biztanleria | 7.139 bizt (2009) | ||
| Dentsitatea | 175,84 bizt/km² | ||
| www.aranguren.es http://www.aranguren.es/eu/ www.aranguren.es | |||
Aranguren Nafarroako udalerria da. Iruñerriko eskualdean dago Zangozako merindadean. 2009ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, 7.139 biztanle ditu.
Iruñerriko Mankomunitatea, zaborra bildu, ur-hornidura eta bestelako zerbitzuak eskaintzeaz arduratzen da, Iruñea inguruko gune metropolitarreko beste hainbat herritan bezala.
Eduki-taula |
[aldatu] Inguru naturala eta kokapena
Aranguren Iruñerriko gune metropolitarraren ekialdean dago, udalerri handia da, 40,6 kilometro karratu dauzka, eta horrela Iruñearekiko distantziak aldakorrak dira, 3 kilometrokoa Iruñetik hurbilen dagoen aldean eta 10 kilometrokoa urrunen dagoen aldean. Arangurenek Iruñea eta Galar Zendearekin egiten du muga mendebaldean, Elorzibarrekin hegoaldean, Untziti eta Izagaondoarekin ekialdean, eta Lizoain eta Eguesibarrekin iparraldean.
[aldatu] Klima eta landaredia
Arangurengo klima mediterraniara da, urteko batez besteko tenperatura 10 eta 13 gradu bitartekoa, eta prezipitazioa 800mm eta 1000mm bitartekoa da. Urteroko egun euritsuak 110 inguru dira, urte osoan zehar banaturik, nahiz eta uda garaian bi hilabete nahiko lehor izaten diren.
Klimaren berezko landarediaren aztarna gutxi geratzen dira gaur egun, orokorrean, gizakiaren eraginak nahiko degradatu ditu, haritz, pinu, pago eta arteak. Azken mendeetako birlandaketengatik haraneko zuhaitzik ohikoena pinua da, bai pinu lariziarra zein Austriatik ekarritako pinu beltza. Basoak udalerriaren azaleraren %17a hartzen dute.
[aldatu] Estazio meteorologikoa
Ibarreko Ilundain kontzejuan, itsasoaren mailatik 573 metrora, Espainiako Meteorologia Agentziako (AEMET) estazio meteorologikoa dago.[1]
[aldatu] Herriak
Ondoko herri hauek osatzen dute Aranguren: Aranguren, Gongora, Ilundain, Labio, Lakidain, Mutiloabeiti, Mutiloagoiti, Taxoare eta Zolia.
[aldatu] Historia
Arangurengo ibarra osatzen duten herrien historia antzekoa da, XIX. menderarte jaurerriak izan ziren, jaun batek gobernaturiko jabetzak. Horregatik, kontzeju gehienetan jauregi bat dago, kontzeju horren jabearen bizitokia. Ibarrari buruzko lehen dokumentu idatzia erreinuko kontuei buruzko 1280ko dokumentu bat da. Bertan ibarrak 15 liberako petxa ordaintzen zuela adierazten da. 1466an Juan II.a erregeak petxa gutxitu egin zuen.
XIII. mendean Larrekodorrea eta Iriberriko herrixkak hustu ziren, eta hamarkada batzuk beranduago XV. mendearen hasieran Idoi izeneko gunea ere herri-hustu bihurtu zen. Haranak gogor jasan zituen XVI. mendearen amaieran Nafarroak bizi izandako krisialdi demografiakoa, eta biztanleria %20 egin zuen behera. Ibarraren garapena Iruñearekiko hurbiltasunak baldintzaturik egon zen beti, eta nekazaritza izan zen mende askotan zehar Arangurengo herritarren ogibidea. XIX. mendera arte, larre lur asko izan ziren herrian, eta horrela abelburuen kopurua ere nahiko handia zen.
XIX. mendeko erreforma administratiboaren ondoren, jaurerriak bertan behera geratu, eta jabetza udaletara igaro zen, eta ibarreko herri guztiak Udal Erregimen Amankomunaren menpe geratu ziren. Errepiderik ez zegoen arren, herrian ekoiztutako produktuak erraz saltzen ziren Nafarroako hiriburuan, Irunberritik zetozen herri bideak erabilita. XIX. mendeko desamortizazioak eragin txikia izan zuen, eta oraindik ere ibarrak lur amankomun handiak dauzka (landu daitezkeen lurren %20a).
[aldatu] Mutiloa eta Mutiloabitarte proiektuak
Egitasmoaren arabera 1.600 etxebizitza berri eraikiko dira Mutiloagoiti eta Mutiloabeitiko kontzejuak batzeko asmoarekin. Auzo berria dentsitate txikikoa izango da eta txaleta eta 2-3 solairuko etxebizitzak izango dira. Horrez gain, Arangurengo udalak, udaletxe berria eraikiko du bateraturiko gunearen udaletxe moduan erabiltzeko.
2008ko abenduan Nafarroako gobernuak Arangurengo Mugarteako gunean 1.000 etxebizitza gehiago eraikitzeko konbenioa sinatu zuen, auzune berri hau Mutiloagoiti eta Mendillorri bitartean kokatuko da. Lehen etxebizitzak 2012. urtean amaituko dira, eta eraikiko diren bizitokien %70a babes-ofizialekoak izango dira.dira.[2]
[aldatu] Ondarea
- Garbikundearen eliza: Labioko kontzejuan kokatzen den XIII. mendeko eraikina da, ondorengo mendeetan birmoldatua, XVI. mendeko elementu batzuk dauzka. Ebanjelioaren aldean XVII. mende hasierako gurutze erromanista bat dauka, eta errenazimenduko bataio harria.
- Arangurengo hilarriak: Arangurengo kanposantuan kokatzen diren antzinako hilarriak dira.
- San Andres eliza: Gongorako kontzejuan kokatua.
- San Emeterio eta San Zeledonio parrokia: Taxoaren.
- San Esteban parrokia: Zolinan.
- San Juan Bautista eliza: Ilundainen.
[aldatu] Demografia
| 1897 | 1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1981 | 1991 | 2001 | 2006 |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 934 | 940 | 1.000 | 1.056 | 956 | 925 | 935 | 953 | 1.107 | 1.251 | 1.608 | 4.050 | 6.133 |
2008ko erroldaren arabera, 358 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %5,52a (Nafarroako batez bestekoaren azpitik).
[aldatu] Garraiobide eta azpiegiturak
Iruña eta Arangurenera iristeko ekialdeko ingurabidea hartuta heltzen da. Ibarreko herri desberdinen arteko lotura, auzo-errepideen bitartez egiten da "Arangurengo Itzuli" moduan ezagutzen den errepide sarearen bitartez.
[aldatu] Politika
[aldatu] Alkateak
| 1979-1983 | ||
| 1983-1987 | ||
| 1987-1991 | ||
| 1991-1995 | ||
| 1995-1999 | Manuel Romero Pardo | Aranguren Ibarreko Herri Kandidatura |
| 1999-2003 | Manuel Romero Pardo | Aranguren Ibarreko Herri Kandidatura |
| 2003-2007 | Manuel Romero Pardo | Aranguren Ibarreko Herri Kandidatura |
| 2007-2011 | Manuel Romero Pardo | Aranguren Ibarreko Herri Kandidatura |
| 2011-2015 | Manuel Romero Pardo | Aranguren Ibarreko Herri Kandidatura |
[aldatu] Udal hauteskundeak
Azken agintaldietan Arangurengo alkatea "Aranguren Ibarreko Herri Kandidatura" (CPVA Candidatura Popular del Valle de Aranguren, AIHK) ezkerreko talde independenteko Manolo Romero[3] da. 2007an Udaleko hamahiru zinegotzietatik hamar herri kandidatura horietakoak dira, udala gehiengo absolutuz gobernatuz. Zurizko botoak 77 izan ziren %2,47 eta baliogabeko botoak 30, emandako botoen %0,83a.
| Alderdia | Botoak | Zinegotziak |
| AIHK | 2.142 | 10 |
| UPN | 736 | 3 |
| PSN | 207 | 0 |
| CMVA | 151 | 0 |
| NEB | 145 | 0 |
| CDN | 94 | 0 |
2011n ere Herri Kandidatura (10 zinegotzi) izan zen nagusi. 2558 botorekin Nafarroa osoan botorik gehien jaso zuen hautagai zerrenda independentea izan zen[4]. Gehienetan gertatu den gisan ezkerreko alderdiek eta abertzale zein euskaltzaleek (Bildu, NaBai 2011, I-Ek) ez zuten zerrendarik aurkeztu Herri Kandidaturaren arrakasta ez oztopatzeko. Udalbatza UPNk (3) osatzen du, PPk eta PSNk ez baitzuten bat ere lortu.
| Alderdia | Botoak | Zinegotziak |
| AIHK | 2.558 | 10 |
| UPN | 859 | 3 |
| PP | 179 | 0 |
| PSN | 149 | 0 |
[aldatu] Udaletxea
Antzina Zolinako kontzejuan egon zen udaletxea. Gaur egungo eraikina, librea da, ez du inongo eraikin atxikirik inguruan, eta bi zatitan banaturik dago. Gaur egungo itxura 1964. urtean eginiko berreraikuntzaren ondorio da.
- HELBIDEA: Mutiloa Plaza 4, (Mutiloabeiti kontzejua)
[aldatu] Ekonomia
Mende askotan zehar ekonomiaren ardatza nekazaritza izan ondoren, XX. mendearen amaieran aldaketa sakona bizi izan da ibarreko Mutiloabeiti eta Mutiloagoitin. Gaur egun, Iruñerriko gune metropolitarraren kanpoaldean ezarritako enpresak dira nagusi bertan, eta horrela zerbitzuek nekazaritza baino garrantzia handiagoa lortu dute.
[aldatu] Euskara
Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Aranguren eremu mistoko udalerria da, eta hori dela eta, gaztelania eta euskara, biak dira hizkuntza ofizialak. 2010eko otsailaren 18an hartu zuen erabakia Nafarroako Parlamentuak.[5] 2001eko erroldaren arabera, herritarren %6,23k zekien euskaraz hitz egiten.
2008an Nafarroako Ezker Batuak eta Nafarroa Baik Euskararen Foru Legea aldatu eta gune mistoan udalerri gehiago sartzeko (horien artean Aranguren) proposamena aurkeztu zuten Nafarroako legebiltzarrean. UPN ez beste talde guztien baiezko botoarekin proposamena aurrera aterako zela zirudienean, PSN alderdiaren ustegabeko jarrera aldaketak, atzera bota zuen gune mistoaren hedapena[6]. Baina, [[Nafarroa Parlamentuak 2010eko otsailean eremu mistoan sartzea onartu zuen.[5]
[aldatu] Azpiegiturak eta garraioa
Iruñerriko Eskualdeko Hiri Garraioaren honako lineek eskaintzen dute zerbitzua Arangurenen:
| Línea | Ibilbidea | Ordutegia | Maiztasuna | Oharrak |
|---|---|---|---|---|
| Artika Berria - Mutiloa | 06:30 - 22:30 | 30´ | ||
| N8 | Labriteko Jaitsiera - Mutiloa | Gauez | Bi bidai |
[aldatu] Jaiak eta ospakizunak
- Aranguren: abuztuko lehen astean.
- Labio: abuztuko azken asteburua.
- Lakidain: azaroak 11an.
- Mutiloagoiti: maiatzeko hirugarren asteburuan.
- Mutiloabeiti: iraila erdialdean ospatzen dira, irailaren 14aren inguruan.
- Taxoare: iraileko lehen asteburuan.
- Zolina: urriaren 7tik hurbilen dagoen asteburuan.
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Erreferentziak
- ↑ Nafarroako Meteorologi Agentziaren webgunea.
- ↑ Diario de Navarra egunkariko albistea.
- ↑ Aranguren, bastión de los independientes, Diario de Noticias, 2011ko maiatzaren 25a.
- ↑ 2011ko hauteskunde emaitzak.
- ↑ a b (Euskaraz) Nafarroako Parlamentuak lau herri eremu mistoan sartzea onartu du, http://www.eitb.com/albisteak/gizartea/osoa/358853/nafarroako-parlamentuak-lau-herri-eremu-mistoan-sartzea-onartu-du/. Noiz kontsultatua: 2010-02-18
- ↑ Euskarakultur.com webguneko albistea.
[aldatu] Bibliografia
- Jose Maria Jimeno Jurio (zuzendaria), Nafarroako toponimia eta mapagintza. XXXVII, Iruñea, 1996. ISBN 84-235-1510-9
[aldatu] Kanpo loturak
- (Euskaraz) Arangurengo udalaren webgunea.
- (Gaztelaniaz) Arangureni buruzko informazioa Nafarroako Gobernuaren webgunean.
- Mutiloagoitiko industrialdea Google Street View-n.
| Aranguren | ||
|---|---|---|
| Aranguren | Gongora | Ilundain | Labio | Lakidain | Mutiloabeiti | Mutiloagoiti | Taxoare | Zolina | ||
|
|||||||