Arbeit macht frei

Wikipedia, Entziklopedia askea
Auschwitz I sarraski esparruaren atea, Arbeit macht frei goiburua duena


Arbeit macht frei (euskaraz: "Lanak askatzen du") alemanezko goiburu bat da, naziek hainbat deuseztatze-esparruren atean jarri zutena.

Arbeit macht frei Lorenz Diefenbachek 1873an Vienan argitaraturiko eleberri baten izena da. 1922an bertoko antisemitek erabili zuten eta bost urte geroago Weimarko Errepublikak erabili zuen lan publikoaren bidez langabezia gutxitzeko. NSDAP-ek (Alderdi Nazi) 1933an boterea lortu zuenean, goiburua mantendu zuen.

Harold Marcusen esanetan, Dachauren lehenengo zuzendaria zen Theodor Eickek erabili zuen lehendabizikoz sarraski-esparruetan. handik guztietara zabaldu zen, Buchenwaldera izan ezik. Honek Jedem das seine ("bakoitzari berea") goiburua zuen.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Politika Artikulu hau politikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.