Auschwitz

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Auschwitz-Birkenau.
Alemania naziko kontzentrazio eta deuseztatze esparrua
(1940-1945)
1
UNESCOren gizateriaren ondarea
Birkenau gate.JPG

Auschwitz II-ko sarrera (Birkenau), barnetik ikusita.

Mota Kulturala
Irizpideak vi
Erreferentzia 31
Kokalekua PoloniaPolonia
Eskualdea2 Europa eta Ipar Amerika
Izen ematea 1979 (III. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Auschwitz (alemanez: Konzentrationslager Auschwitz) Alemania naziko kontzentrazio- eta sarraski esparru handiena izan zen. Egungo Poloniako hegoaldean kokatua, Oświęcim (Auschwitz alemanieraz) hiritik hartu zuen izena.

Auschwitz hiru arlotan zegoen banaturik: Auschwitz I, administraziogunea; Auschwitz II (Birkenau), deuseztatze-esparrua edo Vernichtungslager alemanieraz; eta Auschwitz III (Monowitz), kontzentrazio-esparrua. Lehenengo biak, UNESCOk, 1979an Gizateriaren Ondare izendatu zituzten. Auschwitzen menpean, gainera, beste 40 esparru ere bazeuden.

Esparruko buruak, Rudolf Hössek, Nurenbergeko epaiketan Auschwitzen 2,5 milioi lagun hil zirela adierazi zuen. Auschwitz-Birkenau Museoak 1990ean kopuru hori berriz kalkulatu zuen, eta azken zenbatespenek diote 1,1 - 1,6 milioi bitartean izan zirela erailak. Horietako % 90 ia-ia Europako herrialde guztietako juduak izan ziren. Gehienak Zyklon B gasa erabiliz hil zituzten, baina gose sistematikoak, bortxazko lanak, osasun-zaintzarik ezak, banakako exekuzioek eta medikuntza-esperimentu izenekoek ere eragin zuten makina bat heriotza.

"Musulman" egoera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Robert Waitz irakasle, sendagile eta erresistentzia frantzesean egondako frantziarra izan zen. Auschitzen preso egon zen eta honela deskribatu zuen kartzela nazi honetan egon ziren atxilotuen hondamena:

"Atxilotua, ahiturik txarto elikatuta, hotzetik gaizki babestuta, apurka-apurka hamabost, hogei, hogeita hamar kilo argaltzen zen. Gizon normalaren pisua 40 kilora murrizten zen. 30 eta 28 kilokoak ere bazeuden, Gizakiak koipe erreserbak agortzen zituen, muskuluak, kaltzio barik gelditzen zen. Horrela, esparruetan esaten zieten modua, musulman bihurtzen zen (...). Musulman egoeraren ezaugarria zen muskuluak urtzea; azal eta hezurra baino ez zuten. Hezurdura osoa garbi igartzen zitzaien (...), astiro zebiltzen, begirada tinko, ezer adierazi gabe, sarritan irrikatsu. Ideiak ere oso geldo sortzen zitzaizkien. Gizajoa ez zen garbitzen, ez zituen botoiak josten. Lelotuta zegoen eta dena pasibotasunez hartzen zuen. Borroka utzita zuen. Ez zuen koilararekin (...); zabor ontzietan ibiltzen zen patata azal eta aza zurtoin bila eta zelan topatu, halaxe jaten zituen: gordinik eta zikin (...)."

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Auschwitz