Ardo berde

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Minho aldeko mahastiak.

Ardo berdea (portugesez: Vinho verde) Portugalgo ipar-mendebaldean egiten duten ardo mota da, zuriak, gorriak eta beltzak barne hartzen dituena. 1984an jatorrizko izendapena eskuratu zuen. 35.000 hektarea hartzen dute mahastiek, herrialdeko ekoizpenaren %15a lortuz.

Comissão de Viticultura da Região dos Vinhos Verdes (CVRVV) izeneko batzordeak ekoizpena kudeatzen du, Porton egoitza nagusia edukita.

Eskualdeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Esan bezala, ardo berdea Portugalgo Iparraldeko eskualdean ekoizten dute, zehazki Minho-Lima, Cávado, Ave, Grande Porto, Entre Douro e Vouga eta Tâmega azpieskualdeetan.

Motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Zuriak:
    • Alvarinho
    • Loureiro
    • Arinto edo Pedernã
    • Trajadura
    • Avesso
    • Azal
  • Beltzak:
    • Vinhão
    • Borraçal
    • Amaral
  • Gorriak:
    • Espadeiro
    • Padeiro

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ardo berde Aldatu lotura Wikidatan