Miño

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Miño
Miño (es, gl), Minho (pt)
Hidrogalicia ES minno.svg
Mapa hidrologikoa Galiziaren barruan.
Kokapena Espainia / Portugal
Luzera 308 km
Arroa 12.486 km²
Emaria 340 m³/s
Iturburua Meira, Lugo (700 m)
Ibai ahoa Ozeano Atlantikoa
Minho River map.png

Miño[1] (Minho portugesez) ibaia Iberiar Penintsulako ipar-mendebaldean kokatuta dago, Galiziako ibairik garrantzitsuena izanez.

Espainia eta Portugal bereizten ditu, iparraldean Pontevedrako probintzia eta hegoaldean Minho-Lima azpieskualdea daudela, 76 kilometroko azken tartean.

Eduki-taula

Ibilbidea [aldatu]

Iturburua Pedregal de Irimia izeneko lekuan dauka, Meirako mendilerroan, Lugoko probintziaren ipar erdialdean. Bidean, Miñok ondoko udalerriak zeharkatzen ditu itsasorantz: Rábade, Lugo, Portomarín, Ourense, Ribadavia, Melgaço, Monção, Tui eta Valença do Minho.

Itsasoratzen da A Guarda (Pontevedra) eta Caminha (Viana do Castelo) udalerrien artean.

Ibaiadarrak [aldatu]

Ekialdetik datorkion Sil ibaia du adar nagusia, Leongo probintzia eta Asturias arteko mendietan sortutakoa. Sil eta Miñok bat egiten dute Os Peares izeneko lekuan, Pantón eta Carballedo (Lugo) eta A Peroxa eta Nogueira de Ramuín (Ourense) udalerrien artean.

Erreferentziak [aldatu]

  1. 159. araua, Euskaltzaindia, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0159.pdf. Noiz kontsultatua: 2010-10-6 

Irudi galeria [aldatu]

Ikus, gainera [aldatu]