Argizari-jolas

Wikipedia, Entziklopedia askea
Argizari-jolasa titiburu baten gainean.

Argizari-jolasa BDSM kulturan argizarizko kandelak erabiltzen egiten den sexu-ekintza da[1][2][3]. Sexu-jolas honetan kandelaren argizaria beste pertsonaren larruazalaren gainera botatzen da, errekuntza sentsazio txikia sortuz. Ez bada egoki egiten, arriskutsua izan daitekeen praktika da, erredurek mediku baten atentzioa eska baitezakete[4].

Argizaria gorputzeko hainbat lekutan isurtzen da, baina ez da egin behar begi, sudur, belarri edo ahoan, arriskua handia delako. Ohikoa da tantaz tanta egitea, baina batzuetan urtutako kantitate handiak ere isurtzen dira gorputzaren gainean, askoz arriskutsuagoa dena[5].

Kandela motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kandela motaren arabera, tenperatura ezberdinak lortuko dira. Batzuk ez dira egokiak larruazalaren gainean erabiltzeko[6].

  • Sojazko kandelak 46-57 °C artean urtzen dira.
  • Parafinazko kandelak 47-65 °C artean urtzen dira.
  • Erle-argizariarekin egindako kandelak ez dira egokiak, 62-65 °C artean urtzen direlako.
  • Estearina ezin da erabili, 80 °Ctan urtzen delako.

Kandelen gehigarriak, hala nola tinduak, olioak edo usainek urtze-puntua handitu dezakete. Urtze-puntua jaitsi daiteke olio minerala gehituz.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Sutton, Lexie.. (2013). Fifty Shades of Bliss : the Ultimate Guide to Spicing Up Your Sex Life.. Summersdale ISBN 1-306-11941-3. PMC 863037808. (Noiz kontsultatua: 2021-01-15).
  2. Reed, Bill.. (2007). A to Z of BDSM : a practical guide to the art of BDSM play. Bill Reed ISBN 978-1-4357-2437-2. PMC 828860571. (Noiz kontsultatua: 2021-01-15).
  3. Investigating lexis : vocabulary teaching, ESP, lexicography and lexical innovation. ISBN 978-1-4438-7355-0. PMC 905864037. (Noiz kontsultatua: 2021-01-15).
  4. (Ingelesez) Wax Play | Sex Talk About. (Noiz kontsultatua: 2021-01-15).
  5. (Gaztelaniaz) Consejos prácticos para juegos eróticos con velas – BDSM Revista. (Noiz kontsultatua: 2021-01-15).
  6. (Ingelesez) «Wax Guide» CandleScience - Candle and Soap Making Supplies (Noiz kontsultatua: 2021-01-15).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]