Ari naizela

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ari naizela
Jatorria
Ezaugarriak

"Ari naizela" Pello Errota eta Txirritaren arteko bertso ezaguna da.[1][2][3] Zortziko handia da bertsoaren neurria, lau puntuko handia.

Umorezko bertsoa da haien artean zirika aritzen dira. Pellok ikusi zuen egun hartan Txirrita nahi gabe bi alkandora batekin ez, bi alkandoraz jantzita azaldu zela. Motibo hoberik ezin eman zirika hasteko jose Manuelen aurka, jakina zela andragaiari bisita egin ziola. Eta neurriko erantzuna bota zion Txirritak: Pellok ezin duela horrelakorik egin, "alkandora bat besterikan ez du eta". Bat-bateko zirikagintzako perla bat da bertsoa.

Hitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauek dira bertsoak:[2][4]

Pello Errota

Ari naizela, ari naizela,

hor ikusten det Txirrita,

eta zein ez da harrituko, gaur,

gizon hori ikusita;

dudarik gabe egina dio

andregaiari bisita,

oso dotore etorri zaigu

bi alkandora jantzita!

Txirrita

Hauxe da lotsa eman didana

lagun artera sartuta,

edozer gauza esaten degu

ardo-tantokin poztuta;

bi alkandora ekarri ditut

bat eranztia ahaztuta,

Pellok bi nola jantziko ditu

bat besterikan ez du-ta!

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Ari naizela ari naizela I - Doinutegia - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-20).
  2. a b «Ari naizela, ari naizela...» bertsoa.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-20).
  3. Ari naizela (Pello Errota-Txirrita). (Noiz kontsultatua: 2022-12-20).
  4. «Txirritaren alkandora» bertsoa.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-20).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]