Aristizabal baserria

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Aristizabal baserria Ezkio-Itsason dagoen baserria da, Itsasoko mendi-hegal leun batean.

2005eko abuztuaren 3an, Eusko Jaurlaritzak monumentu izendatu zuen, Sailkatutako Kultura Ondasuna.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oin laukizuzena eta bi isurkiko zurezko estalkia du, fatxada nagusiarekiko elkarzuta den gailur batekin. Bi solairu ditu.

Fatxada nagusia (HE orientazioa) harlangaitzez osatua da eta hareharrizko harlanduzko eskantzuak ditu. Harlangaitzezko horma-atalak zarpiatuta eta zurituta daude. Fatxadan egin denaren antzera, harlanduzko hiru arku berdin eta erregular daude, eta dobela laburrak dituzte hirurek. Arkuen gainean, lehen solairuaren parean, bi leiho daude, erdialdean, eta zurezkoak dira leiho horien laukiak. Arkuak zeharkatu eta ezkaratz zabal bat dago, baserriaren barrualderako sarbide moduan. Alboetan, halaber, zenbait hutsune desberdin ikus daitezke, leiho moduan. HMko eta IEko fatxadak ere harlangaitzezkoak dira eta zarpiatuta eta zurituta daude. IMko fatxadan (atzealdekoa) lehen solairura zuzenean iristen den arrapala bat dago, hormigoizkoa. Lehenengo solairu horretan, bestalde, zurezko laukiak dituzten hiru leiho ikus daitezke, bai eta zurezko ate bat ere. Aipatutako leiho horien gainean teilatu-hegal luze bat dago eta eraikinaren alde hori osorik estaltzen du; teilatu-hegalari bost beso luzek eusten diote. Fatxada hori ere zurituta dago.

Baserriaren barrualdean haritzez egindako osoko hamaika zutabe daude. Lehenengo hormartea dolare gotikoko bi dolareko pilare zentralek eta bi zutabek (alboetara) osatzen dute. Hirugarren hormartea, halaber, dolare gotikoko atzealdeko bi dolareko zutabe zentralek eta bi zutabek (alboetara) osatzen dute. Lehen solairuan (ganbara), sekzio handiko habeak eta beso bikoitzak daude, eta eraikinaren HMko sektorean buruak tailatuta daude neurri batean. Sektore horretan dago, behe-solairuan eta lehen solairuan, gaur egun baserrian bizi den familiaren etxebizitza. Ganbaran, bestalde, lehenengo hormartearen bi zutaberen laguntzaz, zurezko burloiak dituzten zuloz beteriko bi lerro daude; garai batean josteko haria egiteko ehundegi moduan erabiltzen zen.

NMko fatxadara itsatsitako zatia eta alde horretan dagoen ganbarara sartzeko arrapala ez dira monumentuaren zati gisa ulertu.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]