Aritzu

Koordenatuak: 42°58′32″N 1°36′22″W / 42.975555555556°N 1.6061111111111°W / 42.975555555556; -1.6061111111111
Wikipedia, Entziklopedia askea
Aritzu
gune populatua
Administrazioa
Herrialdea Euskal Herria
Foru erkidego Nafarroa Garaia
UdalerriaAnue
Posta kodea31798
Geografia
Koordenatuak42°58′32″N 1°36′22″W / 42.975555555556°N 1.6061111111111°W / 42.975555555556; -1.6061111111111
Map
Altuera621 m
Demografia
Biztanleria45 (2020)

Aritzu Nafarroa Garaiko iparraldeko kontzejua da, Anue udalerrikoa. 2007an, 48 biztanle zituen.

Datu bitxitzat, 1842ko erroldak Anue udalerri osoari Arizu izena eman zion.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aritzuko biztanleria
2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007
64 61 61 60 57 53 49 48

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ultzamako euskara[1] egiten da Aritzun[2], nafarreraren aldaera.

Jose Maria San Sebastian "Latxaga" apaizak 1973ko abuztuan oinez joan zen Orexa herritik Jakaraino. Bidaia horren testigantza jasota utzi zuen liburu batean "Jaka´ra oñez Naparroan´n zear". Bertan kontatzen du Aritzutik pasatzean euskararen inguruko zenbait kontu:

«
Aritzuko Maxima Urteaga[3] (Ahotsak[4] proiekturako)

Ba nuen euskara nola zebillen jakiteko gogoa. Aita Olazaran´ek noizbait esan zidan gure izkuntza eustearren ikaragarrizko borroka euki zutela apaizak eta maixuak. Berexitasun guzti oiek jaki nai nituen. 74 urteko gizon sendo batekin topo egin nuen, berez euskaldun garbia, izena Juan Migel Iraizoz dauka. Gizon jator oneri galdetu nion, nola galdu zan euskara. Garbi asko esan zidan: «Eskolan egitea debakatua zegoen. Gazteak ere euskarari irri egiten zioten. Orain dala 60 urte, Anue´ko Rafael Olabe apezak Kristau ikasbidea ta itzaldia danak euskaraz egiten zituen. Aren ondotik etorri zanak Jose Maria Lizaso Iraizoz´koa erdiz egiten zuen. Epifanio Santxo Zubieta´koa irugarrena ta au euskaraz asi zan ta gero dana erderaz. Ba dira bost edo sei urte il zala. Onen garaian, maisu aragonesa euskararen aurka asi zan ume guztiak bere alde jarri zituen. Umeek ere erderaz nai zuten kristau ikasbidea»"

»

Jose Maria San Sebastian Zubillaga "Latxaga". 1973ko abuztuan


Aritzuar ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aritzu 2020ko abenduaren 5a

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Ultzamakoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-15).
  2. «Aritzu - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-15).
  3. «Urteaga, Maxima - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-30).
  4. «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» www.ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-30).
  5. (Ingelesez) «Arizo [Arizu, Arizcum, Miguel de»] Grove Music Online  doi:10.1093/gmo/9781561592630.001.0001/omo-9781561592630-e-0000001251?rskey=4qzx2z. (Noiz kontsultatua: 2023-09-24).
  6. (Gaztelaniaz) «Arizu, Miguel de - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2023-09-24).
  7. «Miguel de Arizo | enciclopedia.cat» www.enciclopedia.cat (Noiz kontsultatua: 2023-09-24).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa