Anue
|
Anue |
|
|---|---|
| Izen ofiziala | Anue |
| Estatua Erkidegoa Merindadea Eskualdea |
Espainia Nafarroako Foru Erkidegoa Iruñeko merindadea Ultzamaldea |
| Alkatea | Raúl Pascal Egozkue (Zuriain-Anue, indep.) |
| Herritarra | anuetar |
| Koordenatuak | 42°57′45″N 1°36′22″W / 42.9625°N 1.60611°WKoordenatuak: 42°57′45″N 1°36′22″W / 42.9625°N 1.60611°W |
| Eremua | 61,40 km2 |
| Garaiera | 542 m |
| Distantzia | 20,6 km Iruñera |
| Posta kodea | 31xxx |
| Biztanleria | 455 bizt. (2012) |
| Dentsitatea | 7,41 bizt./km² |
Anue[1] Nafarroako udalerria da. Ondoko herriek osatzen dute Anueko udala: Aritzu, Burutain, Egozkue, Etsain, Etulain, Leazkue eta Olague, baita Etxaide etxagunea ere. Lehen, Lantz ere Anue udalekoa zen, baina egun bere udala osatu du. Gainera, antzina bazeuden etxagune gehiago, gaur egun hustuak direnak: Adorraga, Aizoz, Atoz, Ezkati, Iausketa eta Lodias.
Iruñerriko Mankomunitatea zaborra biltzeaz eta ur-hornidura eta bestelako zerbitzuak eskaintzeaz arduratzen da, Iruñea inguruko gune metropolitarreko beste hainbat herritan bezala.
Eduki-taula |
Inguru naturala eta kokapena [aldatu]
Anue Iruñeko merindadearen ipar-ekialdean dago, Zangozako merindadearen mugaren ondoan. N-121A errepideak udalerriko kontzejurik garrantzitsuena (Olague) zeharkatzen du
Iparraldean Baztanekin egiten du muga; Esteribarrekin ekialdean; Lantz, Ultzama eta Odietarekin mendebaldean; eta Olaibarrekin hegoaldean.
Klima [aldatu]
Anuen, itsasoaren mailatik 549 metrora, Nafarroako gobernuak 1975ean jarritako estazio meteorologikoa dago.[2]
Demografia [aldatu]
| 1897 | 1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1981 | 1991 | 2001 | 2006 |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 1.128 | 1.180 | 1.277 | 1.242 | 1.130 | 1.018 | 893 | 756 | 575 | 466 | 431 | 410 | 388 |
2008ko erroldaren arabera, hamar etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %2,56 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).
Politika [aldatu]
Alkateak [aldatu]
| 1979-1983 | ||
| 1983-1987 | ||
| 1987-1991 | ||
| 1991-1995 | ||
| 1995-1999 | ||
| 1999-2003 | ||
| 2003-2007 | ||
| 2007-2011 | Raúl Pascal Egozkue | Zuriain-Anue |
| 2011- | Raúl Pascal Egozkue | Zuriain-Anue |
Udal hauteskundeak [aldatu]
Anueko alkatea "Zuriain-Anue" herritar taldeko Raul Pascal Egozkue da 2007ko udal hauteskundeez geroztik. Udaleko zazpi zinegotziak lortu zituen bere taldeak. Baliogabeko botoak 68 izan ziren (emandako guztien %29,06) eta boto zuriak lau (%2,41). Abstentzioa %34,64koa izan zen.
| Alderdia | Botoak | Zinegotziak |
| Zuriain-Anue (ZA) | 162 | 7 |
2011n zerrenda bera izan zen aurkeztu zen bakarra; 103 boto, 7 hautetsi eta alkatetza (Pascal) lortu zituen.
Udaletxea [aldatu]
Udaletxea Olaguen dago, udalerriko herriburuan. Harrizko eraikin honek inguruko etxeen antz handia dauka eta Irun eta Iruñea bitarteko N-121A errepidearen ondoan dago. Beheko solairua eta honen gainean eraikitako beste bi solairu dauzka. 1980ko hamarkadaren amaierako berrikuntza lanek 16,4 milioi euroko kostua izan zuten.
Udalak alkatea eta sei zinegotzi dauzka, eta bertako idazkariak Lantzen ere egiten du lan.
- HELBIDEA: Donibane kalea z/g (Olague)
Azpiegitura eta garraioak [aldatu]
La Burundesa autobus konpainiaren Donostia eta Iruñea bitarteko lineak geltokia dauka Anueko Olague kontzejuan. Maiztasunak aldakorrak dira, baina gutxienez bi zerbitzu izaten dira norabide bakoitzean egunero. Lineak honako ibilbide hau egiten du:
- Donostia - Irun - Lesaka - Etxalar - Igantzi - Sunbilla - Doneztebe - Narbarte - Belate - Almandoz - Olague - Ostitz - Sorauren eta Iruñea
Bibliografia [aldatu]
- Jose Maria Jimeno Jurio (zuzendaria), Nafarroako toponimia eta mapagintza. XLII, Iruñea, 1997. ISBN 84-235-1138-3
Zerbitzuak [aldatu]
Anue "Ultzamako Zerbitzu Sozialen Mankomunitateko" kidea da.
Ikus, gainera [aldatu]
Erreferentziak [aldatu]
Kanpo loturak [aldatu]
- (Gaztelaniaz) Anueri buruzko informazioa Nafarroako gobernuaren webgunean.
- Anuen dagoen Egozkue kontzejuko San Migel kalearen ikuspegia Google Street View-n.
| Anueko kontzejuak | ||
|---|---|---|
|
Aritzu · Burutain · Egozkue · Etsain · Etulain · Etxaide · Leazkue · Olague |
||